[EHUkultura-Bizkaia] MINTEGIA. Nola eraikitzen da esparru publikoa, arte jardunbideen eta pedagogia kritikoen bidez?

Informacion Cultural del Campus de Bizkaia lgdinf-cultural en list.ehu.eus
Mar Oct 27 13:11:53 CET 2015


EHUkulturaEHUkulturak (Bizkaia) eta Consonniko kultur egitarauak LaPublika mintegi irekia osatu dute: esparru publikoa eta hala Unibertsitateak nola artearen jardunbideak esparru horretan duten zeregina jorratuko dira (hizkuntzak: gaztelania eta ingelesa, aldi bereko interpretazioarekin).

NOIZ 2015/10/29
NON Bizkaia Aretoa<http://www.ehu.eus/es/web/bizkaia-aretoa>, Abandoibarra 3, Bilbo


[cid:image001.jpg en 01D110B9.0C8D8350]
MINTEGIA - 1. saioa: Nola eraikitzen da esparru publikoa, arte jardunbideen eta pedagogia kritikoen bidez?

Stine Hebert - Antolakuntza ereduak
Gauza mordoa esan izan da goi mailako hezkuntza ustez krisian dagoela eta. Arte unibertsitate eta eskolak etengabe presiopean dauden gudu zelaiak dira, giro politikora eta gure ekonomia aldakorrera egokitu behar dutelako. Zer bide irekiko lirateke baldin eta beste era batera antolatuko bagenu hezkuntza eta beste modu batera ulertuko bagenu ikaskuntza? Zer harreman mota sortzen dira geure burua geure kabuz antolatzen dugunean?
Stine Hebert arte historialaria eta komisarioa da, eta Kopenhagen bizi da, Danimarkan. Hebert komisario autonomo izan da urte askoan, eta arte ekoizpenaren egoera ikertzen aritu da batik bat. Nazioarteko zenbait gunetarako erakusketak egin ditu, eta eskolak eman ditu Europa iparraldeko herrialdeetako arte unibertsitate eta akademietan. Halaber, BAC zentroko (Baltic Art Center, Vilsby-n) Interpretazio zuzendari izan zen, eta komisario lanak egin zituen Kopenhageko Kunsthal Charlottenborg arte galerian. Gaur egun, Odenseko (Danimarka) Funen Art Academy akademiako errektorea da.
Hona hemen haren komisariotza proiektu aipagarrienetako batzuk: Rose English: The Eros of Understanding, Kunsthal Charlottenborg 2014; The Nordic Model, Kim Einarsson eta Cecilia Widenheimekin batera eginikoa, Malmö Art Museum, Malmö, 2013; Leigh Ledare et. al, Elena Filipovic-ekin batera eginikoa, Kunsthal Charlottenborg, Kopenhage 2013; eta Joachim Koester: If One Thing Moves, Everything Moves, Kunsthal Charlottenborg, Kopenhage, 2012. Herbertek komisariotza egoitzatan parte hartu du, eta egonaldiak egin ditu Melbourneko Monash University unibertsitatean, Dublingo Temple Bar Gallery & Studies galerian, Bergeneko Hordaland Art Centre zentroan eta Istanbulgo Platform Garanti Contemporary Art Centre zentroan. Bestalde, Herbertek Anne Szefer Karlsenekin batera idatzi zuen Self-Organised nazioarteko antologia; Londresko Open Editions argitaletxeak kaleratu zuen, Occasional Table sailaren barruan.

Bani Brusadin - Trollen esparru publikoa
Mass media fakes direlakoak (masen hedabideetako iruzurrak, kultura digitalean ohikoak) barra-barra dabiltzan honetan, ikusi dugu txiste eta txantxek ezagutza hedatzeko modu normalizatu eta bertikalak (goitik beherakoak) itxuragabetu ditzaketela. Hala artistek nola aktibistek sormenezko hainbat taktika erabili dituzte agintariak eta publiko oharkabea nahasarazteko: existitzen ez ziren gertakariak asmatu dituzte, berezkoak ez ziren identitateak sortu eta hedabideen mezuak manipulatu edo desbideratu dituzte, adibidez. Hedabideen egiazkotasunaren kontra eginiko eraso sinboliko sotil (edo ez hain sotil) horiekin, beste egoera batzuetan ezinezkoak liratekeen erreakzioak eragin nahi izan dira, bai eta interes politiko eta ekonomiko handiek pozoituriko esparru publiko txikiagoa berriz zabaldu ere. Baina zer ondorio dute taktika horiek Googleren, Wikipediaren, sare sozialen eta datu kontrolaren sasoian? Behin-behineko nahasmendua nola bilaka daiteke iraultzaile, informazio gehiegiz inguraturik gauden honetan? Identitate jolas horiek nola izan daitezke emantzipatzaile, urrats guztiak une oro, leku guztietan eta dirudienez betiko arakatzen badira? (Eta, hori horrela, arteak nola ezar lezake desberdintasun motaren bat?).
Bani Brusadin ikertzailea eta kultur ekoizle independentea da, eta arte garaikideak, sareko teknologiek, herri kulturek eta politikak bat egiten duten ur uherretan aritzen da. Azken 15 urteotan, artearen eta aktibismoaren inguruko zenbait proiektutan parte hartu du. 2004. urtetik, Eva eta Franco Mattes artistekin batera, "The Influencers" zuzentzen du (http://TheInfluencers.org/), konbentzionalak ez diren arte eta komunikazio moduen inguruko jaialdia. 2014az geroztik, The Influencers Europako "Masters & Servers" proiektuaren parte da (http://mastersandservers.org/). Bani Bartzelonako Unibertsitateko irakasle atxikia da, eta Elisava Eskolan ere lan egiten du.

www.ehu.eus/ehukultura-bizkaia<http://www.ehu.eus/ehukultura-bizkaia>
@ehukultura
[cid:image002.jpg en 01D110B9.0C8D8350]




                                                                                        [cid:image003.jpg en 01D110B9.0C8D8350]



------------ próxima parte ------------
Se ha borrado un adjunto en formato HTML...
URL: http://list.ehu.eus/pipermail/lgdinf-cultural/attachments/20151027/37d8aa3d/attachment.html 
------------ próxima parte ------------
Se ha borrado un mensaje que no está en formato texto plano...
Nombre     : image001.jpg
Tipo       : image/jpeg
Tamaño     : 11973 bytes
Descripción: image001.jpg
Url        : http://list.ehu.eus/pipermail/lgdinf-cultural/attachments/20151027/37d8aa3d/attachment.jpg 
------------ próxima parte ------------
Se ha borrado un mensaje que no está en formato texto plano...
Nombre     : image002.jpg
Tipo       : image/jpeg
Tamaño     : 13809 bytes
Descripción: image002.jpg
Url        : http://list.ehu.eus/pipermail/lgdinf-cultural/attachments/20151027/37d8aa3d/attachment-0001.jpg 
------------ próxima parte ------------
Se ha borrado un mensaje que no está en formato texto plano...
Nombre     : image003.jpg
Tipo       : image/jpeg
Tamaño     : 7495 bytes
Descripción: image003.jpg
Url        : http://list.ehu.eus/pipermail/lgdinf-cultural/attachments/20151027/37d8aa3d/attachment-0002.jpg 


Más información sobre la lista de distribución LGDINF-CULTURAL