[Partehartuzit] Liburu kolektiboa: hiru bertsioen egoera

Nerea Zubillaga Herran nerea.zubillaga a bildua ehu.eus
Ast, Uzt 14, 21:32:45, CEST 2022


  Mila esker informazioagatik eta egindako lan guztiagatik.

  Ondo izan,

Nerea.

Julen Zabalo Bilbao <julen.zabalo a bildua ehu.eus> erabiltzaileak idatzi du:

> Arratsalde on,
>   oporrak baino lehenago (batzuek hartuta edukiko dituzue honezkero,  
> eta besteek horrekin ametsetan), hona gure hiru liburuen egoera,  
> azken hilabeteetan berri asko izan dira eta.
>
> SPRINGER. Prozesu luzea izaten ari da, baina aurrera doa, ez pentsa  
> ezetz. Momentu honetan maketazioa amaitzen ari dira, eta laster  
> probak hasiko dira, ea zerbait falta den, edo zeozer zuzendu behar  
> den. Adi, egile bakoitzari berea bidaliko diote (ez liburu osoa,  
> Dykinsonen kasuan bezala). Epeak ipiniko dituzte, agian,  
> erantzuteko. Ez ikaratu, eta txintxo-txintxo eskatutakoa joan  
> egiten. Ez dakigu noiz hasiko diren zuzenketak eskatzen, baina berez  
> urriaren hasieran atera nahiko lukete liburua. Springerren sartzen  
> bazarete, ikusiko duzue liburua iragarrita dagoela honezkero.  
> Irailean aterako dela diote, baina guri urriaren 8an izango dela  
> esan digute azken kontaktuan. Helbide honetan ikus dezakezue gaur  
> zer ikus daitekeen haien weborrian (atxikita ere bidaltzen dizuet):   
> https://www.springer.com/series/11829
>
> DYKINSON. Dena eginda dago. Ez dakigu udan aterako duten, edo irail  
> hasierara itxarongo duten.
>
> EUSKARA. Mirenen marrazkiarekin eta Leireren diseinuarekin, azalaren  
> zirriborroa osatuta dago (atxikita doa). Ez da gutxi gero!
>         Azalaz gain, mamia ere badauka liburuak. Aldaketa asko egin  
> dira aurreko bertsioetatik, eta zoriontzekoa da hartutako lana eta  
> konpromisoa euskarazko materialgintza sustatzeko. Lana dago oraindik  
> ekarpenak apur bat bateratzeko, eta agian zerbait zehazteko edo  
> azaltzeko eskatuko dizuegu. Asmoa irailaren 15erako entregatzea da,  
> eta gero euskara teknikarien eskuetara pasako litzateke.
>
> Udan hurrengo liburua zein izango den pentsatzen hasi zaitezkete!
> Ondo pasa!
>
> Leire-Igor-Julen
>
> --
> Julen Zabalo
> Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
> Soziologia eta Gizarte Langintza saila / Departamento de Sociología  
> y Trabajo Social(+34) 945 013 313
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://list.ehu.eus/pipermail/partehartuzit/attachments/20220714/9530bba1/attachment.htm>


PartehartuzIT posta zerrendari buruzko informazio gehiago