[Partehartuzit] Liburu kolektiboa: hiru bertsioen egoera

Julen Zabalo Bilbao julen.zabalo a bildua ehu.eus
Ast, Uzt 14, 21:23:20, CEST 2022


Arratsalde on,
    oporrak baino lehenago (batzuek hartuta edukiko dituzue honezkero,  
eta besteek horrekin ametsetan), hona gure hiru liburuen egoera, azken  
hilabeteetan berri asko izan dira eta.

SPRINGER. Prozesu luzea izaten ari da, baina aurrera doa, ez pentsa  
ezetz. Momentu honetan maketazioa amaitzen ari dira, eta laster probak  
hasiko dira, ea zerbait falta den, edo zeozer zuzendu behar den. Adi,  
egile bakoitzari berea bidaliko diote (ez liburu osoa, Dykinsonen  
kasuan bezala). Epeak ipiniko dituzte, agian, erantzuteko. Ez ikaratu,  
eta txintxo-txintxo eskatutakoa joan egiten. Ez dakigu noiz hasiko  
diren zuzenketak eskatzen, baina berez urriaren hasieran atera nahiko  
lukete liburua. Springerren sartzen bazarete, ikusiko duzue liburua  
iragarrita dagoela honezkero. Irailean aterako dela diote, baina guri  
urriaren 8an izango dela esan digute azken kontaktuan. Helbide honetan  
ikus dezakezue gaur zer ikus daitekeen haien weborrian (atxikita ere  
bidaltzen dizuet):  https://www.springer.com/series/11829

DYKINSON. Dena eginda dago. Ez dakigu udan aterako duten, edo irail  
hasierara itxarongo duten.

EUSKARA. Mirenen marrazkiarekin eta Leireren diseinuarekin, azalaren  
zirriborroa osatuta dago (atxikita doa). Ez da gutxi gero!
          Azalaz gain, mamia ere badauka liburuak. Aldaketa asko egin  
dira aurreko bertsioetatik, eta zoriontzekoa da hartutako lana eta  
konpromisoa euskarazko materialgintza sustatzeko. Lana dago oraindik  
ekarpenak apur bat bateratzeko, eta agian zerbait zehazteko edo  
azaltzeko eskatuko dizuegu. Asmoa irailaren 15erako entregatzea da,  
eta gero euskara teknikarien eskuetara pasako litzateke.

Udan hurrengo liburua zein izango den pentsatzen hasi zaitezkete!
Ondo pasa!

Leire-Igor-Julen

-- 
Julen Zabalo
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Soziologia eta Gizarte Langintza saila / Departamento de Sociología y  
Trabajo Social
(+34) 945 013 313
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: Springer.png
Mota: image/png
Tamaina: 170936 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <http://list.ehu.eus/pipermail/partehartuzit/attachments/20220714/0875286c/attachment-0002.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: Euskara.png
Mota: image/png
Tamaina: 176515 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <http://list.ehu.eus/pipermail/partehartuzit/attachments/20220714/0875286c/attachment-0003.png>


PartehartuzIT posta zerrendari buruzko informazio gehiago