[Partehartuzit] Liburu kolektiboa: euskarazko testua. Zuzenketak

Nerea Zubillaga Herran nerea.zubillaga a bildua ehu.eus
As, Abe 13, 12:26:38, CET 2022


  Kaixo, 

Gure kapituluan genituen euskararen inguruko kontuak bidali dizkiegu  
Silvia eta Iñakiri. Hala ere, bi gauzatxo daude: aurkibidean, 6.  
orrialdean zehazki, eta baita gure kapituluaren lehenengo orrialdean,  
hau da, 216.ean, Herran abizena tildearekin agertzen da eta berez,  
tilde gabe idazten dut. Lan handiegia ez bada hori aldatzea nahiko  
nuke. 

  Mila esker guztioi egindako lanagatik, 

Besarkada bana, 

Nerea.

Julen Zabalo Bilbao <julen.zabalo a bildua ehu.eus> erabiltzaileak idatzi du:

>   euskara teknikoek gure liburu proposamenaren lehen zuzenketa  
> bidali digute. Eskerrak eman behar zaizkie denbora laburrean egin  
> dutelako... eta liburua oso interesgarria dela esan digutelako!!!
>   Atxikita doa liburua zuzenketekin, denak euskarari lotuak, eta  
> ikusiko duzuenez, gehienak, edo denak, onartu beharrekoak. Bakoitzak  
> begira dezala bere artikulua, eta badaezbada, aurkibidea (ea dena  
> ondo dagoen).
>   Baina testu bakarra erabiliko dugunez, zuzenketak EZ ditugu  
> onetsiko testuan. Honela egingo dugu:
>
>   1. Idatzi Silviari (siltomas95 a bildua gmail.com) eta Iñakiri  
> (inaki.zaldua a bildua ehu.eus) eta esan:
>         - zein zuzenketa EZ duzuen onartzen. Gorriz idatzi testu  
> berria edo alternatiboa (euskara teknikoekin hitz egin nahi baduzue,  
> pasatu 2. puntura)
>         - gainerako zuzenketak onartu egiten direla ulertuko da, eta  
> Silviak eta Iñakik onartuko dituzte testuan (ez zuek)
>
>   2. Idatzi Juleni (julen.zabalo a bildua ehu.eus) teknikoekin zerbait  
> komentatu nahi baduzue:
>         - idatzi zer kontsultatu nahi duzuen, edo zuzenean esaidazue  
> haiekin telefonoz hitz egiteko
>
>   3. Euskaratik aparte, editoreen akatsen bat aurkitzen baduzue, edo  
> falta zen zerbait prest badaukazue (taularen bat agian), jakinaraz  
> iezaguzue, mesedez.
>
>   4. Bibliografia atal bakarra dago liburuan. Batzuetan arazoak  
> gertatu dira modu desberdinean aipatzen zelako artikulu batean eta  
> bestean. Saiatuko gara atal hori orain hobetzen, baina akats  
> garrantzitsurik aurkitzen baduzue, jakinarazi ere.
>
>   Gustatuko litzaiguke oporrak baino lehenago zirriborro berria  
> bidaltzea. Horretarako, eta egin beharrekoa oso erraza dela kontuan  
> hartuta, BIDALI ZUEN ERANTZUNA ASTE HONETAN, mesedez, edo  
> beranduenez, datorren asteko astelehenean eguerdian (abenduaren 19an).
>
>   Zuzenketak ondo egitea garrantzitsua da, liburua bakarrik  
> argitaratuko baita Euskara Zerbitzuaren oniritziarekin. Dena nahiko  
> arin doa, eta datorren lauhilekoan liburua esku artean eduki ahal  
> izango dugu (kopia batzuk paperean egongo dira eta).
>
> Animo, beraz.
>
> (Leire, Igor F. eta Julen)
> --
> Julen Zabalo
> Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
> Soziologia eta Gizarte Langintza saila / Departamento de Sociología  
> y Trabajo Social(+34) 945 013 313
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://list.ehu.eus/pipermail/partehartuzit/attachments/20221213/73444bf7/attachment.htm>


PartehartuzIT posta zerrendari buruzko informazio gehiago