[Partehartuzit] Liburu kolektiboa: euskarazko testua. Zuzenketak

Julen Zabalo Bilbao julen.zabalo a bildua ehu.eus
Al, Abe 12, 21:11:50, CET 2022


Arratsalde on,
    euskara teknikoek gure liburu proposamenaren lehen zuzenketa  
bidali digute. Eskerrak eman behar zaizkie denbora laburrean egin  
dutelako... eta liburua oso interesgarria dela esan digutelako!!!
    Atxikita doa liburua zuzenketekin, denak euskarari lotuak, eta  
ikusiko duzuenez, gehienak, edo denak, onartu beharrekoak. Bakoitzak  
begira dezala bere artikulua, eta badaezbada, aurkibidea (ea dena ondo  
dagoen).
    Baina testu bakarra erabiliko dugunez, zuzenketak EZ ditugu  
onetsiko testuan. Honela egingo dugu:

    1. Idatzi Silviari (siltomas95 a bildua gmail.com) eta Iñakiri  
(inaki.zaldua a bildua ehu.eus) eta esan:
          - zein zuzenketa EZ duzuen onartzen. Gorriz idatzi testu  
berria edo alternatiboa (euskara teknikoekin hitz egin nahi baduzue,  
pasatu 2. puntura)
          - gainerako zuzenketak onartu egiten direla ulertuko da, eta  
Silviak eta Iñakik onartuko dituzte testuan (ez zuek)

    2. Idatzi Juleni (julen.zabalo a bildua ehu.eus) teknikoekin zerbait  
komentatu nahi baduzue:
          - idatzi zer kontsultatu nahi duzuen, edo zuzenean esaidazue  
haiekin telefonoz hitz egiteko

    3. Euskaratik aparte, editoreen akatsen bat aurkitzen baduzue, edo  
falta zen zerbait prest badaukazue (taularen bat agian), jakinaraz  
iezaguzue, mesedez.

    4. Bibliografia atal bakarra dago liburuan. Batzuetan arazoak  
gertatu dira modu desberdinean aipatzen zelako artikulu batean eta  
bestean. Saiatuko gara atal hori orain hobetzen, baina akats  
garrantzitsurik aurkitzen baduzue, jakinarazi ere.

    Gustatuko litzaiguke oporrak baino lehenago zirriborro berria  
bidaltzea. Horretarako, eta egin beharrekoa oso erraza dela kontuan  
hartuta, BIDALI ZUEN ERANTZUNA ASTE HONETAN, mesedez, edo beranduenez,  
datorren asteko astelehenean eguerdian (abenduaren 19an).

    Zuzenketak ondo egitea garrantzitsua da, liburua bakarrik  
argitaratuko baita Euskara Zerbitzuaren oniritziarekin. Dena nahiko  
arin doa, eta datorren lauhilekoan liburua esku artean eduki ahal  
izango dugu (kopia batzuk paperean egongo dira eta).

Animo, beraz.

(Leire, Igor F. eta Julen)
-- 
Julen Zabalo
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Soziologia eta Gizarte Langintza saila / Departamento de Sociología y  
Trabajo Social
(+34) 945 013 313
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: Zuzenketa-1.docx
Mota: application/vnd.openxmlformats-officedocument.wordprocessingml.document
Tamaina: 2894031 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <http://list.ehu.eus/pipermail/partehartuzit/attachments/20221212/06a2448f/attachment-0001.docx>


PartehartuzIT posta zerrendari buruzko informazio gehiago