[Partehartuzit] Liburu kolektiboa: euskarazko testua. Zuzenketak

Julen Zabalo julen.zabalo a bildua ehu.eus
Or, Abe 16, 13:36:45, CET 2022


Egun on,
       Gogoratu euskarazko testuaren zuzenketak astelehen goizerako bidali behar direla beranduen. Datorren astean dena bidali nahiko genuke.
Orain arte bidali ez dutenei, animo!

El 12/12/22, 21:12, "PartehartuzIT en nombre de Julen Zabalo Bilbao" <partehartuzit-bounces a bildua list.ehu.eus en nombre de julen.zabalo a bildua ehu.eus> escribió:

    
    Arratsalde on,
        euskara teknikoek gure liburu proposamenaren lehen zuzenketa  
    bidali digute. Eskerrak eman behar zaizkie denbora laburrean egin  
    dutelako... eta liburua oso interesgarria dela esan digutelako!!!
        Atxikita doa liburua zuzenketekin, denak euskarari lotuak, eta  
    ikusiko duzuenez, gehienak, edo denak, onartu beharrekoak. Bakoitzak  
    begira dezala bere artikulua, eta badaezbada, aurkibidea (ea dena ondo  
    dagoen).
        Baina testu bakarra erabiliko dugunez, zuzenketak EZ ditugu  
    onetsiko testuan. Honela egingo dugu:
    
        1. Idatzi Silviari (siltomas95 a bildua gmail.com) eta Iñakiri  
    (inaki.zaldua a bildua ehu.eus) eta esan:
              - zein zuzenketa EZ duzuen onartzen. Gorriz idatzi testu  
    berria edo alternatiboa (euskara teknikoekin hitz egin nahi baduzue,  
    pasatu 2. puntura)
              - gainerako zuzenketak onartu egiten direla ulertuko da, eta  
    Silviak eta Iñakik onartuko dituzte testuan (ez zuek)
    
        2. Idatzi Juleni (julen.zabalo a bildua ehu.eus) teknikoekin zerbait  
    komentatu nahi baduzue:
              - idatzi zer kontsultatu nahi duzuen, edo zuzenean esaidazue  
    haiekin telefonoz hitz egiteko
    
        3. Euskaratik aparte, editoreen akatsen bat aurkitzen baduzue, edo  
    falta zen zerbait prest badaukazue (taularen bat agian), jakinaraz  
    iezaguzue, mesedez.
    
        4. Bibliografia atal bakarra dago liburuan. Batzuetan arazoak  
    gertatu dira modu desberdinean aipatzen zelako artikulu batean eta  
    bestean. Saiatuko gara atal hori orain hobetzen, baina akats  
    garrantzitsurik aurkitzen baduzue, jakinarazi ere.
    
        Gustatuko litzaiguke oporrak baino lehenago zirriborro berria  
    bidaltzea. Horretarako, eta egin beharrekoa oso erraza dela kontuan  
    hartuta, BIDALI ZUEN ERANTZUNA ASTE HONETAN, mesedez, edo beranduenez,  
    datorren asteko astelehenean eguerdian (abenduaren 19an).
    
        Zuzenketak ondo egitea garrantzitsua da, liburua bakarrik  
    argitaratuko baita Euskara Zerbitzuaren oniritziarekin. Dena nahiko  
    arin doa, eta datorren lauhilekoan liburua esku artean eduki ahal  
    izango dugu (kopia batzuk paperean egongo dira eta).
    
    Animo, beraz.
    
    (Leire, Igor F. eta Julen)
    -- 
    Julen Zabalo
    Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
    Soziologia eta Gizarte Langintza saila / Departamento de Sociología y  
    Trabajo Social
    (+34) 945 013 313
    _______________________________________________
    PartehartuzIT mailing list
    PartehartuzIT a bildua list.ehu.eus
    http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/partehartuzit
    




PartehartuzIT posta zerrendari buruzko informazio gehiago