[Partehartuzit] Laster ikerketa taldeen deialdia

MILA AMURRIO mila.amurrio a bildua ehu.eus
Al, Uzt 5, 14:21:48, CEST 2021


Ados!!!!
Mila
Julen Zabalo <julen.zabalo a bildua ehu.eus> escribió:

> Kaixo, guztioi,
>     dakizuenez, laster irekiko diren ikerketa-taldeen deialdietara  
> aurkeztu behar gara. Dirudienez, Eusko Jaurlaritzarena izango da  
> lehena, uztailean, eta gutako asko oporretako planarekin harrapatuko  
> gaitu. Hori dela eta, lana aurreratzen ari gara. Horregatik mezu hau.
>     Aurkeztu ahal izateko, merezimendu guztiak eguneratuta eduki  
> behar ditugu, eta horretarako, laguntza eskatuko dizuegu. Hori dela  
> eta, laster, mundu guztiak email bat jasoko du, hainbat eskaerarekin:
>
>      - Taldean sar daitezkeen doktoratu aurreko ikertzaileak  
> identifikatzeko eskaria.
>      - Orain dela 3 urte aurkeztu zen bakoitzaren biografia  
> berrikustea eta bertan azken hiru urteetako bi argitalpen eta bi  
> proiektu gehitzea. Bidaliko dizuegun testuan agertzen diren aurreko  
> publikazioak eta proiektuak mantendu nahi badituzue, primeran, baina  
> berriak gehitzea beharrezkoa da, garrantzitsua baita informazioa  
> eguneratzea.
>      - Kasu batzuetan, falta zaizkigun proiektu edo argitalpenen  
> datuak eskatuko dizkizuegu.
>      - Aurrekoaz gain, deialdi berria ateratzen denean, 2021eko  
> informazioa eskatuko dugu. Aholkugarria izango litzateke informazio  
> hori batzen hastea, momentuan erantzun ahal izateko.
>
>      Agur bero bat.
>
> Igor eta Julen
>
>
> -- 
> Julen Zabalo
> Parte Hartuz ikerketa taldea
> Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
> (+34) 945 01 33 13
>
> _______________________________________________
> PartehartuzIT mailing list
> PartehartuzIT a bildua list.ehu.eus
> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/partehartuzit





PartehartuzIT posta zerrendari buruzko informazio gehiago