[Partehartuzit] Deialdi berria: Zeregin txikiak

Julen Zabalo julen.zabalo a bildua ehu.eus
Ost, Uzt 7, 01:01:49, CEST 2021


Kaixo,
   aurrekoetan esan dugunez, ikerketa taldeentzako deialdi berria  
laster aterako da, uda betean agian. Lana errazteko eta aurreratzeko,  
hiru kontu:

  1. DEIALDI BERRIRAKO KIDEAK, ETA JARRAITUKO EZ DUTENAK. Orain arte  
42 izan gara (atxikita doa zerrenda). Mesedez:
            - adierazi ezin baduzu jarraitu (neuri bakarrik idatzi:  
julen.zabalo a bildua ehu.eus). Kontuan hartu 2021eko abenduaren 31n EHUrekin  
kontraturik ez baduzu edukiko, ezin izango duzula jarraitu (kontratua  
lortuz gero, taldean sartzea eskatu liteke, deialditik kanpo ere)
            - Azpitaldeetako KOORDINATZAILEOK adierazi inor berri  
sartuko den. Gogoratu azpitaldeak onartua izan behar dela beti.  
(honetaz Igorri idatzi, datuak eskatu beharko ditugu eta:  
igor.ahedo a bildua ehu.eus)
            - Gainerako guztiok jarraitzeko asmoa daukagula ulertuko  
da: ez idatzi.

2. IGORREK ESKATUTAKO BIOGRAFIAK bete, mesedez. Eta berari bidali:  
igor.ahedo a bildua ehu.eus)

3. 2021eko PRODUKZIOA BATU. Deialdian 2021eko datuak ere eskatuko  
dizkigute. Lana aurreratzeko, orain batuko dugu produkzioa, eta azken  
momentuan zerbait berri egongo balitz, abisatzea besterik ez litzateke  
geratuko. Atxikita doa plantilla. Hau aurkeztuko zaretenok bakarrik  
bete, eta Cristinari bidali: cris.garcia.cgc a bildua gmail.com
Animo
-- 
Julen Zabalo
Parte Hartuz ikerketa taldea
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
(+34) 945 01 33 13
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: Kideen zerrenda'21.docx
Mota: application/vnd.openxmlformats-officedocument.wordprocessingml.document
Tamaina: 24222 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <http://list.ehu.eus/pipermail/partehartuzit/attachments/20210707/b47929b9/attachment-0002.docx>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: PH-2021EKO EMAITZAK.docx
Mota: application/vnd.openxmlformats-officedocument.wordprocessingml.document
Tamaina: 29690 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <http://list.ehu.eus/pipermail/partehartuzit/attachments/20210707/b47929b9/attachment-0003.docx>


PartehartuzIT posta zerrendari buruzko informazio gehiago