[Partehartuzit] Laster ikerketa taldeen deialdia

Julen Zabalo julen.zabalo a bildua ehu.eus
Lar, Uzt 3, 03:09:03, CEST 2021


Kaixo, guztioi,
     dakizuenez, laster irekiko diren ikerketa-taldeen deialdietara  
aurkeztu behar gara. Dirudienez, Eusko Jaurlaritzarena izango da  
lehena, uztailean, eta gutako asko oporretako planarekin harrapatuko  
gaitu. Hori dela eta, lana aurreratzen ari gara. Horregatik mezu hau.
     Aurkeztu ahal izateko, merezimendu guztiak eguneratuta eduki  
behar ditugu, eta horretarako, laguntza eskatuko dizuegu. Hori dela  
eta, laster, mundu guztiak email bat jasoko du, hainbat eskaerarekin:

      - Taldean sar daitezkeen doktoratu aurreko ikertzaileak  
identifikatzeko eskaria.
      - Orain dela 3 urte aurkeztu zen bakoitzaren biografia  
berrikustea eta bertan azken hiru urteetako bi argitalpen eta bi  
proiektu gehitzea. Bidaliko dizuegun testuan agertzen diren aurreko  
publikazioak eta proiektuak mantendu nahi badituzue, primeran, baina  
berriak gehitzea beharrezkoa da, garrantzitsua baita informazioa  
eguneratzea.
      - Kasu batzuetan, falta zaizkigun proiektu edo argitalpenen  
datuak eskatuko dizkizuegu.
      - Aurrekoaz gain, deialdi berria ateratzen denean, 2021eko  
informazioa eskatuko dugu. Aholkugarria izango litzateke informazio  
hori batzen hastea, momentuan erantzun ahal izateko.

      Agur bero bat.

Igor eta Julen


-- 
Julen Zabalo
Parte Hartuz ikerketa taldea
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
(+34) 945 01 33 13



PartehartuzIT posta zerrendari buruzko informazio gehiago