[Partehartuzit] Liburu kolektiboa

Julen Zabalo Bilbao julen.zabalo a bildua ehu.eus
Ast, Abe 16, 02:59:14, CET 2021


Kaixo denoi,
     hona ohar berriak abian ditugun hiru argitarapenei begira.

1. INGELESEZ. SPRINGER. Atxikita daukazue liburu osoaren zirriborroa.  
Zer egin?
               - Hasierako partean, izenak eta atalak agertzen diren  
aldean, begiratu zuen filiazioa ondo dagoen. Zerbait horiz badago,  
zuzendu behar da.
               - Zuen atala. Berriro begiratu, eta zerbait txarto  
badago, zuzendu eta BERDEZ MARKATU.
               - Filiazioa eta bakoitzaren partea begiratuta  
Cristinari bidali behar zaio DATORREN ASTELEHENERAKO, Abenduaren  
20rako: cris.garcia.cgc a bildua gmail.com
               OSO INPORTANTEA. Liburua argitaratu gabe dago, eta EZIN  
DA INOLA ERE ZABALDU, EZTA NORBERAREN PARTEA ERE. EZIN DA INOREKIN  
PARTEKATU.

2. GAZTELANIAZ. DYKINSON. Argitaletxera hasierako testuak bidali  
genituen, eta argitarapena onartuta dago. Zer egin?
               - Begiratu eta ziurtatu zuen atala: azken bertsioa osatu.
               - Gogoratu, berez, nahi beste aldaketa egin dezakezuela  
(aldaketa sakonak ere bai), baina gutxienez izenburuan eta sarreran  
ingelesekoarekin desberdintasunen bat agertzea komenigarria dela.
               - Prest eduki behar dugu URTARRILAREN 15 ingururako.

3. EUSKARAZ. UPV/EHU. ikasmaterialgintzako deialdira aurkeztuko gara.  
Uste dugu ebazpena urtarrilean egon litekeela. Liburuari izaera  
didaktikoa eman nahi diogu, aldaketa edo hobekuntza txikiak sartuta.  
Zer egin?
               - Pentsatu eta erabaki zer testu erabili nahi duzuen:  
eginda daukaguna itzuli daiteke, baina nahi beste aldaketa sar daitezke.
               - Aurrerago iradokizunak bidaliko dizkizuegu testua hobetzeko.
               - Liburua ezin dugu asko luzatu. Beraz, ekarpen  
berriren bat onar liteke, liburuaren gai orokorrarekin bat baletor.  
Baina aztertu beharko litzateke.

HURBILENA, INGELESEKO TESTUA DATORREN ASTELEHENERAKO!

Animo,
Igor, Leire, Julen

-- 
Julen Zabalo
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Soziologia eta Gizarte Langintza saila / Departamento de Sociología y  
Trabajo Social
(+34) 945 013 313
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: PH Liburua-ENG-1.docx
Mota: application/vnd.openxmlformats-officedocument.wordprocessingml.document
Tamaina: 1417203 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <http://list.ehu.eus/pipermail/partehartuzit/attachments/20211216/d29d1b0d/attachment-0001.docx>


PartehartuzIT posta zerrendari buruzko informazio gehiago