[Partehartuzit] Liburu kolektiboa. 3. oharra

AINHOA BERASALUZE ainhoa.berasaluze a bildua ehu.eus
Or, Maiatza 29, 19:26:43, CEST 2020


Arratsalde on, Julen eta gainontzeko edizio taldea:

Nire aldetik ere eskerrak ematea egiten ari zareten lanagatik.
Gaur lasai irakurtzeko aukera izan dut eta kriston lana dagoela  
atzetik iruditu zait.
Saiatuko gara gu ere zereginari gogoz erantzuten.

Eskerrik asko!!

Ainhoa Berasaluze



Julen Zabalo <julen.zabalo a bildua ehu.eus> escribió:

> Kaixo,
>    denbora bat hartu dugu Edizio Taldean, bidalitako ekarpenen  
> arabera, liburuaren planteamendua argitzeko, eta bigarren fasea ondo  
> pentsatzeko. Uste dut atxikita doan argibidea oso lagungarria izango  
> dela gure ekarpenak ondo pentsatzeko eta ondo antolatzeko. Pentsatu  
> behar dugu proposamen hau ospe handiko argitaletxe batera bidaliko  
> dugula, eta bertan 15etik gorako ekarpen egongo dela. Ez badugu  
> gogoz hartzen zeregina, asko kostatuko zaigu azken helburura heltzea.
>     Arretaz irakurri, beraz, atxikita doazen gutuna, lanaren behin  
> behineko marko orokorra, eta aurrera egiteko eskatzen dizkizuegun  
> galderak. Erantzunak jasotzeko astebeteko epea jarri dugu. Azterketa  
> garaia da, baina uste dut denok eskertuko genukeela ekain amaieran  
> edo uztail hasieran ekarpenaren planteamendua argituta edukitzea,  
> benetako erredakzioaren zain.
>    Epea bete baino lehenago itxaroten dut eGelaPI irekita egotea,  
> eta orduan hantxe sartuko genituzke gure ekarpenak. Bestela, niri  
> bidali, eta momentuz neu arduratuko naiz. Aurrerago abisatuko  
> zaituztet eGelaPI noiz dagoen erabilgarri.
>     Aurrera goaz!
> Julen
>
> -- 
> Julen Zabalo
> Parte Hartuz ikerketa taldea
> Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
> (+34) 945 01 33 13





PartehartuzIT posta zerrendari buruzko informazio gehiago