[Partehartuzit] Liburu kolektiboa. 3. oharra

SAUL CURTO saul.curto a bildua ehu.eus
Lar, Maiatza 30, 11:05:04, CEST 2020


Kaixo ekipo!

Gaur irakurri dut 3. oharra.
Kideek aurretik esan duten bezala, zorionak eta milesker egindako  
lanagatik! Aupa zuek!

Orain, guri dagokigu, talde-lanarekin jarraitzea!
Animo ekipo!


AINHOA BERASALUZE <ainhoa.berasaluze a bildua ehu.eus> escribió:

> Arratsalde on, Julen eta gainontzeko edizio taldea:
>
> Nire aldetik ere eskerrak ematea egiten ari zareten lanagatik.
> Gaur lasai irakurtzeko aukera izan dut eta kriston lana dagoela  
> atzetik iruditu zait.
> Saiatuko gara gu ere zereginari gogoz erantzuten.
>
> Eskerrik asko!!
>
> Ainhoa Berasaluze
>
>
>
> Julen Zabalo <julen.zabalo a bildua ehu.eus> escribió:
>
>> Kaixo,
>>   denbora bat hartu dugu Edizio Taldean, bidalitako ekarpenen  
>> arabera, liburuaren planteamendua argitzeko, eta bigarren fasea  
>> ondo pentsatzeko. Uste dut atxikita doan argibidea oso lagungarria  
>> izango dela gure ekarpenak ondo pentsatzeko eta ondo antolatzeko.  
>> Pentsatu behar dugu proposamen hau ospe handiko argitaletxe batera  
>> bidaliko dugula, eta bertan 15etik gorako ekarpen egongo dela. Ez  
>> badugu gogoz hartzen zeregina, asko kostatuko zaigu azken helburura  
>> heltzea.
>>    Arretaz irakurri, beraz, atxikita doazen gutuna, lanaren behin  
>> behineko marko orokorra, eta aurrera egiteko eskatzen dizkizuegun  
>> galderak. Erantzunak jasotzeko astebeteko epea jarri dugu.  
>> Azterketa garaia da, baina uste dut denok eskertuko genukeela ekain  
>> amaieran edo uztail hasieran ekarpenaren planteamendua argituta  
>> edukitzea, benetako erredakzioaren zain.
>>   Epea bete baino lehenago itxaroten dut eGelaPI irekita egotea,  
>> eta orduan hantxe sartuko genituzke gure ekarpenak. Bestela, niri  
>> bidali, eta momentuz neu arduratuko naiz. Aurrerago abisatuko  
>> zaituztet eGelaPI noiz dagoen erabilgarri.
>>    Aurrera goaz!
>> Julen
>>
>> -- 
>> Julen Zabalo
>> Parte Hartuz ikerketa taldea
>> Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
>> (+34) 945 01 33 13
>
>
>
> _______________________________________________
> PartehartuzIT mailing list
> PartehartuzIT a bildua list.ehu.eus
> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/partehartuzit





PartehartuzIT posta zerrendari buruzko informazio gehiago