[Partehartuzit] Liburu kolektiboa. 3. oharra

Zesar Martinez zesar.martinez a bildua ehu.eus
Ast, Maiatza 28, 10:11:07, CEST 2020


Egunon! Eskerrik asko edizio taldean lanean ari zareten guztioi, irakurri egin ditut bidalitako sarrera eta oharrak eta lan bikaina egiten ari zaretela iruditu zait. 

Benetako talde-lana eraikitzeko onarriak ipintzen ari zaretela iruditu zait, zorionak eta eskerrik asko!

Besarkada bana, zesar.


> El 28 may 2020, a las 3:14, Julen Zabalo <julen.zabalo a bildua ehu.eus> escribió:
> 
> Kaixo,
>   denbora bat hartu dugu Edizio Taldean, bidalitako ekarpenen arabera, liburuaren planteamendua argitzeko, eta bigarren fasea ondo pentsatzeko. Uste dut atxikita doan argibidea oso lagungarria izango dela gure ekarpenak ondo pentsatzeko eta ondo antolatzeko. Pentsatu behar dugu proposamen hau ospe handiko argitaletxe batera bidaliko dugula, eta bertan 15etik gorako ekarpen egongo dela. Ez badugu gogoz hartzen zeregina, asko kostatuko zaigu azken helburura heltzea.
>    Arretaz irakurri, beraz, atxikita doazen gutuna, lanaren behin behineko marko orokorra, eta aurrera egiteko eskatzen dizkizuegun galderak. Erantzunak jasotzeko astebeteko epea jarri dugu. Azterketa garaia da, baina uste dut denok eskertuko genukeela ekain amaieran edo uztail hasieran ekarpenaren planteamendua argituta edukitzea, benetako erredakzioaren zain.
>   Epea bete baino lehenago itxaroten dut eGelaPI irekita egotea, eta orduan hantxe sartuko genituzke gure ekarpenak. Bestela, niri bidali, eta momentuz neu arduratuko naiz. Aurrerago abisatuko zaituztet eGelaPI noiz dagoen erabilgarri.
>    Aurrera goaz!
> Julen
> 
> -- 
> Julen Zabalo
> Parte Hartuz ikerketa taldea
> Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
> (+34) 945 01 33 13
> <Argitalpen kolektiboa-3.pdf>
> _______________________________________________
> PartehartuzIT mailing list
> PartehartuzIT a bildua list.ehu.eus
> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/partehartuzit



PartehartuzIT posta zerrendari buruzko informazio gehiago