[Partehartuzit] Liburu kolektiboa. 3. oharra

Julen Zabalo julen.zabalo a bildua ehu.eus
Ast, Maiatza 28, 03:14:58, CEST 2020


Kaixo,
    denbora bat hartu dugu Edizio Taldean, bidalitako ekarpenen  
arabera, liburuaren planteamendua argitzeko, eta bigarren fasea ondo  
pentsatzeko. Uste dut atxikita doan argibidea oso lagungarria izango  
dela gure ekarpenak ondo pentsatzeko eta ondo antolatzeko. Pentsatu  
behar dugu proposamen hau ospe handiko argitaletxe batera bidaliko  
dugula, eta bertan 15etik gorako ekarpen egongo dela. Ez badugu gogoz  
hartzen zeregina, asko kostatuko zaigu azken helburura heltzea.
     Arretaz irakurri, beraz, atxikita doazen gutuna, lanaren behin  
behineko marko orokorra, eta aurrera egiteko eskatzen dizkizuegun  
galderak. Erantzunak jasotzeko astebeteko epea jarri dugu. Azterketa  
garaia da, baina uste dut denok eskertuko genukeela ekain amaieran edo  
uztail hasieran ekarpenaren planteamendua argituta edukitzea, benetako  
erredakzioaren zain.
    Epea bete baino lehenago itxaroten dut eGelaPI irekita egotea, eta  
orduan hantxe sartuko genituzke gure ekarpenak. Bestela, niri bidali,  
eta momentuz neu arduratuko naiz. Aurrerago abisatuko zaituztet  
eGelaPI noiz dagoen erabilgarri.
     Aurrera goaz!
Julen

-- 
Julen Zabalo
Parte Hartuz ikerketa taldea
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
(+34) 945 01 33 13
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: Argitalpen kolektiboa-3.pdf
Type: application/pdf
Size: 142828 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://list.ehu.eus/pipermail/partehartuzit/attachments/20200528/36080174/attachment-0001.pdf>


PartehartuzIT posta zerrendari buruzko informazio gehiago