[EHUkultura-Bizkaia] Ustelkeria eztabaidagai

Informacion Cultural del Campus de Bizkaia lgdinf-cultural en list.ehu.eus
Lun Oct 19 11:11:24 CEST 2015


Ustelkeria eztabaidagai
Aastelehena, 2015ko urriaren 19a 18:30:00 CEST
Bizkaia Aretoa. Bilbon

[cid:image001.jpg en 01D10A5E.E48B8F10]
UPV/EHUko Psikologia Aplikatuko Zerbitzuak Dokuforum bat antolatu du, non Corrupción: el organismo nocivo (90 min.) dokumentala emango baita. Teresa Soler eta Albert Sanfeliu dira zuzendariak. Proiekzioaren ondoren, eztabaida egingo da, eta, bi zuzendariez gain, protagonistetako batek ere parte hartuko du: Fernando Urruticoecheak. Zenbait udaletako kontu hartzaile izan da (gaur egun Orihuelako Udalekoa), eta ustelkeria salatu du egon den udal guztietan. Bestalde, Bilboko proiekzioan eta ondorengo eztabaidan, Martin Alonso Zarzak ere parte hartuko du: Politika Zientzietan doktorea da, eta dokumentaleko zuzendarien aholkulari izan da.
"Ekitaldi honek bi helburu ditu -azaldu du Patricia Insuak, UPV/EHUko Psikologia Aplikatuko Zerbitzuko zuzendariak-: alde batetik, uste dugu proiekzioa lagungarri dela gure unibertsitatearen gizarte erantzukizunari dagokionez; izan ere, ingeniariez, medikuez, psikologoez, arkitektoez eta abarrez gain, funtsean herritarrak prestatzen ditu. Uste dugu gure ikasleen ahalmen kritikoa eta hausnarketa kontzientzia sustatzea oinarrizko eta zeharkako eskumena dela. Beste alde batetik, Dokuforum hau beste tresna bat da, hainbat titulaziok beren egitarau akademikoetan eta hezkuntzakoetan konpromiso etikoa gaitasun gisa txertatzeko ahalegina sendotzeko balio duena. Jarduera profesionala justiziaren onera eta zentzura bideratzeak eskatzen du hezkuntza planetan bestelako ekintzak txertatzea pentsamendu kritikoari bidea emateko, ingurura egokitzeari eta ardurak hartzeari dagokienez. Guretzat, bikaintasuna bide horretatik dabil".
Dokuforuma UPV/EHUko hiru campusetan egingo da, honako egun hauetan:
·         Bilbon, urriaren 19an (astelehena), 18:30ean, Bizkaia Aretoan.
·         Vitoria-Gasteizen, urriaren 20an (asteartea), 12:00etan, Letren Fakultateko Areto Nagusian.
·         Donostian, urriaren 21ean (asteazkena), 12:00etan, Psikologia Fakultateko Areto Nagusian.
Informazio gehiago: http://www.corrupcionorganismonocivo.com
www.ehu.eus/ehukultura-bizkaia<http://www.ehu.eus/ehukultura-bizkaia>

[cid:image002.jpg en 01D10A5E.E48B8F10]

------------ próxima parte ------------
Se ha borrado un adjunto en formato HTML...
URL: http://list.ehu.eus/pipermail/lgdinf-cultural/attachments/20151019/315b9f6b/attachment.html 
------------ próxima parte ------------
Se ha borrado un mensaje que no está en formato texto plano...
Nombre     : image001.jpg
Tipo       : image/jpeg
Tamaño     : 181777 bytes
Descripción: image001.jpg
Url        : http://list.ehu.eus/pipermail/lgdinf-cultural/attachments/20151019/315b9f6b/attachment.jpg 
------------ próxima parte ------------
Se ha borrado un mensaje que no está en formato texto plano...
Nombre     : image002.jpg
Tipo       : image/jpeg
Tamaño     : 8909 bytes
Descripción: image002.jpg
Url        : http://list.ehu.eus/pipermail/lgdinf-cultural/attachments/20151019/315b9f6b/attachment-0001.jpg 


Más información sobre la lista de distribución LGDINF-CULTURAL