[Partehartuzit] Genero ikuspuntua proiektu batean lantzeko eskaintza

Julen Zabalo Bilbao julen.zabalo a bildua ehu.eus
Al, Maiatza 22, 20:19:08, CEST 2023


Arratsalde on,
    Ekopol ikerketa taldetik, Rosa Lagok eskaera/eskaintza hau egiten  
digu, interesatuta egon daitekeenarentzat. Proiektu lehiatu batean  
parte hartzeko eskaintza da genero ikuspuntua basogintzako azterketa  
batean sartzeko. Baten batek interesa baleuka, zuzenean idatzi ahal  
dio berari: rosa.lago a bildua ehu.eus
------------
  Ekopol inguruko kide batzuk "basogintza bioekonomia" arloko proiektu  
bat burutu nahi dugu, eta genero ikuspuntua eman nahi diogu. Hain  
zuzen, genero ikuspuntutik gaia lantzeko  Parte Hartuzen norbaiten  
bila gabiltza.

Proiektuaren helburu nagusiak hauek izango lirateke:

     Berokuntzarako basoetako biomasaren potentziala aztertzea,  
basogintza "sostengarria" sustatuz, ikuspuntu anitzetatik:  
energetikoak, ekonomikoak eta sozialak (honetan genero ikuspuntua  
sartzen da).
     Berokuntzako biomasa sistemak aztertzea (efizientzia, materialen  
beharrak...), sistema "sinpleetan" zentratuz (bertoko materialak  
erabiliz, "auto-fabrikatuak"... ) .

Batez ere lehenengo helburua betetzeko laguntza beharko genuke.  
Nekazaritzan bai dagoela genero ikuspuntutik lana egina, baina  
basogintzan guk dakigula ez. Ez da izan behar kurrikulum luzeko  
norbait, nahikoa ideiak eta lan egiteko gogoa eukitzea.

Ondo izan!

Rosa
-- 
Julen Zabalo
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Soziologia eta Gizarte Langintza saila / Departamento de Sociología y  
Trabajo Social
(+34) 945 013 313



PartehartuzIT posta zerrendari buruzko informazio gehiago