[Partehartuzit] Liburu kolektiboa. Euskara. Azken begirada!!

Julen Zabalo Bilbao julen.zabalo a bildua ehu.eus
Iga, Mar 12, 21:15:16, CET 2023


Egun on,
   hor daukazue euskarazko liburua, ia-ia kalera irteteko prest. 470  
orri itxura onarekin, ez?

   Azken-azken lana geratzen da. Talde bakoitzak bere partea begiratu  
behar du, eta akatsak zuzendu. PDF bat da, beraz, aldaketak egiteko,  
erabili aplikazioek eskaintzen dituzten oharrak eta halakoak. Oso  
lagungarria da, aurrekoaz gain, aldatu nahi den testua edo zatia beste  
kolore batez nabarmentzea (horiz, esate baterako). Akatsa zuzentzeko  
oharra testuan jarri, aldatu nahi den zatiaren ondoan (berdin da  
gainerako testua ezkutatzen badu).

   Ziurtatu:
      - zuen izenak eta filiazioa ondo dagoela liburu osoan (hasieran  
eta zuen atalean)
      - artikuluaren titulua ondo dagoela, aurkibidean eta zuen atalean
      - grafikoen tituluak ondo daudela, eta grafikoak eurak
      - artikuluaren edukia ondo dagoela
      - beste edozein zehaztapen

   Adi: ez da beste zuzenketarik egingo!!

   Aste bateko epea nahikoa? Uste dugu baietz. Mundu guztiak erantzun  
behar du, dena ondo dagoela esateko bada ere (aurrekoan batzuk asko  
atzeratu ziren, eta ezin izan genuen nahi bezala aurreratu). Aldaketak  
Iñakiri eta Silviari, mesedez: inaki.zaldua a bildua ehu.eus      
siltomas95 a bildua gmail.com

Animo, zuzenketak bidali eta oso gutxira liburu berria kalean egongo da!
-- 
Julen Zabalo
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Soziologia eta Gizarte Langintza saila / Departamento de Sociología y  
Trabajo Social
(+34) 945 013 313
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: Demokrazian sakontzea PR1.pdf
Mota: application/pdf
Tamaina: 2776105 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <http://list.ehu.eus/pipermail/partehartuzit/attachments/20230312/7870726b/attachment-0001.pdf>


PartehartuzIT posta zerrendari buruzko informazio gehiago