[Partehartuzit] PH Liburua: euskarazkoa

Julen Zabalo Bilbao julen.zabalo a bildua ehu.eus
Ost, Eka 15, 21:57:12, CEST 2022


Arratsalde on,
     gaztelaniazkoa momentuz eginda, goazen euskarazkora orain.
     Gogoratzen zaretenez, gaurko ipini genuen muga. Batzuk falta  
dira, eta ea aste honetan posible dugun dena biltzea. Talderen batek  
ezin badu, esan dezala, mesedez, bere aurreikuspena.
     Gogoratu ere euskarazko bertsio honi enfoke didaktikoa eman nahi  
diogula, klaserako material gisa erabil dadin. Egin beharreko eskema  
hauxe zen:
       - 300 hitz inguruko laburpena
       - testua bera
       - grafikoak edo beste egile batzuen testu txikiak koadro modura  
ipintzeko (hau dena beharrezko ikusiz gero)
       - bibliografia hautatua: 4-6 oinarrizko erreferentzia
       - erabilitako erreferentziak
       - glosategia: 5-8 kontzeptu lanean garrantzia dutenak, eta  
hobeto azaldu nahi direnak. Kontzeptu osagarriak dira, funtsezkoak  
atalean bertan lantzen dira eta. Momentuz, seinalatu zer kontzeptu sar  
litekeen.
       - ahots aurkibidea. liburu osoarean ahots aurkibidea osatuko  
litzateke horrela. Hainbat hitz, desberdin, sartu daiteke:  
liberalismoa, neoliberalismoa, konstituzioa, Katalunia, parte-hartzea,  
sozialismoa... Horien zerrenda besterik ez da behar.

Lanak Silviari bidali, mesedez: siltomas95 a bildua gmail.com

Animo!
-- 
Julen Zabalo
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Soziologia eta Gizarte Langintza saila / Departamento de Sociología y  
Trabajo Social
(+34) 945 013 313



PartehartuzIT posta zerrendari buruzko informazio gehiago