[Partehartuzit] PH Liburua: euskarazkoa

Julen Zabalo julen.zabalo a bildua ehu.eus
Al, Eka 6, 13:36:28, CEST 2022


  Egun on,
    euskarazko bertsioaren ekarpen asko batu ditugu honezkero, baina  
tratamendu desberdinak ikusten ari gara. Liburu modura agertuko denez,  
eta helburua gure ikasleak izango direnez, pentsatu dugu azken  
ahalegin bat egin behar dugula liburuari eskatzen zaion tonu  
didaktikoa bermatzeko. Hori dela eta, bai honezkero bidali duzuenoi
eta bidali ez duzuenoi ere, hauxe egitea proposatzen dizuegu:

   1. LABURPENA. 200-400 hitz tartekoa, ekarpenaren hasieran egongo dena

   2. BIBLIOGRAFIA. Bi atal izango ditu:
             - lehenean oinarrizko 4-8 erreferentzia sartu,  
irakurleari 'Gehiago sakontzeko' moduko ataltxo batean sartuko  
ditugunak.
             - bigarrenean gainerako aipamenak sartuko ditugu,  
'Erabilitako aipamenak' ataltxoan joango direnak

   3. GLOSATEGIA. Atala ulertzeko interesgarriak eta erabilgarriak  
izan daitezkeen termino batzuen definizio edo kontestualizazio erraza  
izango litzateke (ez da hiztegi bat). Termino osagarriak dira, ez zuen  
atalean zentralak izan diren kontzeptuak, horiek testuan azalduko dira  
eta. 6-10 termino izan daitezke. Eskatzen dizuegu gutxienez testuan  
URDINEZ azpimarratzea, eta animatzen bazarete, iruzkin modura sartzea  
(ikus atxikita doan eredua)

   4. AHOTS AURKIBIDEA. Zuen atalean interesgarriak diren hitzak:  
funtsezkoak direlako, termino berriak direlako, euskaraz ez direlako  
ezagunak... Ez dira definitu behar, markatu baizik. Zuen testuan zehar  
BERDEZ azpimarratu, eta testuaren amaieran idatzi zeintzuk diren

  (Atxikita doa eskatzen ari garenaren eredu bat)

    Euskara Zerbitzutik pasatuko dela kontuan hartuta, uste dugu modu  
horretara aurkeztuta, testu-liburu erabilgarri eta txukuna geratuko  
dela.
     Posible litzateke ekainaren 15erako hau dena eginda egotea?  
Honezkero bidali duzuenok berriro bidali lana ekarpen berriekin,  
mesedez.

Eskerrik asko
-- 
Julen Zabalo
Parte Hartuz ikerketa taldea
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
(+34) 945 01 33 13
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: Eredua.pdf
Mota: application/pdf
Tamaina: 281219 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <http://list.ehu.eus/pipermail/partehartuzit/attachments/20220606/bb4bb24d/attachment-0001.pdf>


PartehartuzIT posta zerrendari buruzko informazio gehiago