[Partehartuzit] Ikerketa taldeen deialdia: bidalita!

LUIS MIGUEL UHARTE luismiguel.uharte a bildua ehu.eus
Al, Urr 25, 19:37:59, CEST 2021


Kaixo

Eskerrik asko lan guztiagatik! Ea zorte dugun! Besarkada bat!

Luismi

Julen Zabalo <julen.zabalo a bildua ehu.eus> escribió:

> Egun on,
>
>      Entregatu dugu EJren ikerketa taldeen deialdirako eskaera.  
> Aurreko taldeko batzuk ez daude, baina berri batzuk, bai (mezuan  
> daude). Laster EHUren ikerketa taldeen deialdia etorriko da, eta  
> hor, agian, orain kanpoan geratu behar izan diren beste kide batzuk  
> sartu ahal izango dira, ez dakigu.
>
>      Atxikita daukazue entregatu dugunaren azken zatia (aurreko 280  
> orriak aurreztuko dizkizuegu). Bidaltzen dugun horretan, ikusteko  
> jakinmina badaukazue:
> Lehenengo azken 6 urteetako datuen sintesia ikusiko duzue
> Gero, hurrengo 4 urteotan zertara konprometitzen garen, modu  
> sintetikoan ere bai
> Ondoren guztiaren justifikazioa, Igorren prosa paregabearekin,  
> grafikoak eta guzti sartuta. Ulertu zertarako eginda dagoen, eta  
> pentsatu hor agertzen dena baino askatasun handiagoa egongo dela.  
> Baina bestalde, oso ondo dago deialdia Proiektu Bakar eta Batu  
> modura ulertzeko
> Azkeneko orrietan dibulgazio mailan zer egin nahi dugun, eta horrek  
> justifikatzen duen aurrekontua dago
> Orain arte aurkeztu dugun Eskaera osatuena da, zalantzarik gabe.  
> Hori posible izan da datuak berrikusi, eta pazientzia handiz ahalik  
> eta modurik osoenean ematen saiatu garelako (eta hor Cristinari eta  
> Silviari txalo txaparrada), eta Igorrek itzelezko lana egin duelako  
> justifikazioan (bigarren txalo txaparrada). Ea ebaluatzaileak iritzi  
> berekoak diren.
>
>      Ondo izan
>
>         





PartehartuzIT posta zerrendari buruzko informazio gehiago