[Partehartuzit] Ikerketa taldeen deialdia: bidalita!

Zesar Martinez zesar.martinez a bildua ehu.eus
Al, Urr 25, 11:28:15, CEST 2021


Zorionak egindako lanagatik, itzel !!

22/10/21 14:14(e)an, Julen Zabalo igorleak idatzi zuen:
>
> Egun on,
>
> Entregatu dugu EJren ikerketa taldeen deialdirako eskaera. Aurreko 
> taldeko batzuk ez daude, baina berri batzuk, bai (mezuan daude). 
> Laster EHUren ikerketa taldeen deialdia etorriko da, eta hor, agian, 
> orain kanpoan geratu behar izan diren beste kide batzuk sartu ahal 
> izango dira, ez dakigu.
>
> Atxikita daukazue entregatu dugunaren azken zatia (aurreko 280 orriak 
> aurreztuko dizkizuegu). Bidaltzen dugun horretan, ikusteko jakinmina 
> badaukazue:
>
>  1. Lehenengo azken 6 urteetako datuen sintesia ikusiko duzue
>  2. Gero, hurrengo 4 urteotan zertara konprometitzen garen, modu
>     sintetikoan ere bai
>  3. Ondoren guztiaren justifikazioa, Igorren prosa paregabearekin,
>     grafikoak eta guzti sartuta. Ulertu zertarako eginda dagoen, eta
>     pentsatu hor agertzen dena baino askatasun handiagoa egongo dela.
>     Baina bestalde, oso ondo dago deialdia Proiektu Bakar eta Batu
>     modura ulertzeko
>  4. Azkeneko orrietan dibulgazio mailan zer egin nahi dugun, eta
>     horrek justifikatzen duen aurrekontua dago
>
>        Orain arte aurkeztu dugun Eskaera osatuena da, zalantzarik 
> gabe. Hori posible izan da datuak berrikusi, eta pazientzia handiz 
> ahalik eta modurik osoenean ematen saiatu garelako (eta hor Cristinari 
> eta Silviari txalo txaparrada), eta Igorrek itzelezko lana egin 
> duelako justifikazioan (bigarren txalo txaparrada). Ea ebaluatzaileak 
> iritzi berekoak diren.
>
>      Ondo izan
>
>
> _______________________________________________
> PartehartuzIT mailing list
> PartehartuzIT a bildua list.ehu.eus
> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/partehartuzit
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://list.ehu.eus/pipermail/partehartuzit/attachments/20211025/e233e412/attachment.htm>


PartehartuzIT posta zerrendari buruzko informazio gehiago