[Partehartuzit] Ikerketa taldeen deialdia: bidalita!

MADDALEN EPELDE maddalen.epelde a bildua ehu.eus
Or, Urr 22, 17:01:47, CEST 2021


Mila mila esker, bai, egindako lan guztiagatik. Eta txalo txaparradak  
horretan ibili zareten guztioi. Ea EJak ere txalo txaparrada ematen  
digun, jeje.

Asteburu ona pasa,

Maddalen.



Asier Blas Mendoza <asier.blas a bildua ehu.eus> escribió:

> Eskerrik asko egindako lan guztiagatik eta hor doaz txalo
> zaparradak! 👏👏👏👏👏👏👏👏👏👏👏👏👏👏👏👏👏👏👏👏👏👏
>
> Hau idatzi du Julen Zabalo (julen.zabalo a bildua ehu.eus) erabiltzaileak (2021 urr.
> 22, or. (14:14)):
>
>> Egun on,
>>
>>      Entregatu dugu EJren ikerketa taldeen deialdirako eskaera. Aurreko
>> taldeko batzuk ez daude, baina berri batzuk, bai (mezuan daude). Laster
>> EHUren ikerketa taldeen deialdia etorriko da, eta hor, agian, orain kanpoan
>> geratu behar izan diren beste kide batzuk sartu ahal izango dira, ez dakigu.
>>
>>      Atxikita daukazue entregatu dugunaren azken zatia (aurreko 280 orriak
>> aurreztuko dizkizuegu). Bidaltzen dugun horretan, ikusteko jakinmina
>> badaukazue:
>>
>>    1. Lehenengo azken 6 urteetako datuen sintesia ikusiko duzue
>>    2. Gero, hurrengo 4 urteotan zertara konprometitzen garen, modu
>>    sintetikoan ere bai
>>    3. Ondoren guztiaren justifikazioa, Igorren prosa paregabearekin,
>>    grafikoak eta guzti sartuta. Ulertu zertarako eginda dagoen, eta pentsatu
>>    hor agertzen dena baino askatasun handiagoa egongo dela. Baina bestalde,
>>    oso ondo dago deialdia Proiektu Bakar eta Batu modura ulertzeko
>>    4. Azkeneko orrietan dibulgazio mailan zer egin nahi dugun, eta horrek
>>    justifikatzen duen aurrekontua dago
>>
>>        Orain arte aurkeztu dugun Eskaera osatuena da, zalantzarik gabe.
>> Hori posible izan da datuak berrikusi, eta pazientzia handiz ahalik eta
>> modurik osoenean ematen saiatu garelako (eta hor Cristinari eta Silviari
>> txalo txaparrada), eta Igorrek itzelezko lana egin duelako justifikazioan
>> (bigarren txalo txaparrada). Ea ebaluatzaileak iritzi berekoak diren.
>>
>>      Ondo izan
>>
>>
>> _______________________________________________
>> PartehartuzIT mailing list
>> PartehartuzIT a bildua list.ehu.eus
>> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/partehartuzit
>>



-- 
Maddalen Epelde Juaristi
Soziologia eta Gizarte Langintza Saila/Departamento de Sociología y  
Trabajo Social
maddalen.epelde a bildua ehu.eus

GIZARTE LANGINTZA/TRABAJO SOCIAL
Arabako Campusa/Campus de Álava
Apraiztarrak, 2/Los Apraiz, 2.  01006 Vitoria-Gasteiz
T.: + 34 945-013317
F.: +34 945-01330
http://www.ehu.eus/es/web/gizarte-langintza



PartehartuzIT posta zerrendari buruzko informazio gehiago