[Partehartuzit] Ikerketa taldeen deialdia: bidalita!

Asier Blas Mendoza asier.blas a bildua ehu.eus
Or, Urr 22, 14:52:56, CEST 2021


Eskerrik asko egindako lan guztiagatik eta hor doaz txalo
zaparradak! 👏👏👏👏👏👏👏👏👏👏👏👏👏👏👏👏👏👏👏👏👏👏

Hau idatzi du Julen Zabalo (julen.zabalo a bildua ehu.eus) erabiltzaileak (2021 urr.
22, or. (14:14)):

> Egun on,
>
>      Entregatu dugu EJren ikerketa taldeen deialdirako eskaera. Aurreko
> taldeko batzuk ez daude, baina berri batzuk, bai (mezuan daude). Laster
> EHUren ikerketa taldeen deialdia etorriko da, eta hor, agian, orain kanpoan
> geratu behar izan diren beste kide batzuk sartu ahal izango dira, ez dakigu.
>
>      Atxikita daukazue entregatu dugunaren azken zatia (aurreko 280 orriak
> aurreztuko dizkizuegu). Bidaltzen dugun horretan, ikusteko jakinmina
> badaukazue:
>
>    1. Lehenengo azken 6 urteetako datuen sintesia ikusiko duzue
>    2. Gero, hurrengo 4 urteotan zertara konprometitzen garen, modu
>    sintetikoan ere bai
>    3. Ondoren guztiaren justifikazioa, Igorren prosa paregabearekin,
>    grafikoak eta guzti sartuta. Ulertu zertarako eginda dagoen, eta pentsatu
>    hor agertzen dena baino askatasun handiagoa egongo dela. Baina bestalde,
>    oso ondo dago deialdia Proiektu Bakar eta Batu modura ulertzeko
>    4. Azkeneko orrietan dibulgazio mailan zer egin nahi dugun, eta horrek
>    justifikatzen duen aurrekontua dago
>
>        Orain arte aurkeztu dugun Eskaera osatuena da, zalantzarik gabe.
> Hori posible izan da datuak berrikusi, eta pazientzia handiz ahalik eta
> modurik osoenean ematen saiatu garelako (eta hor Cristinari eta Silviari
> txalo txaparrada), eta Igorrek itzelezko lana egin duelako justifikazioan
> (bigarren txalo txaparrada). Ea ebaluatzaileak iritzi berekoak diren.
>
>      Ondo izan
>
>
> _______________________________________________
> PartehartuzIT mailing list
> PartehartuzIT a bildua list.ehu.eus
> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/partehartuzit
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://list.ehu.eus/pipermail/partehartuzit/attachments/20211022/5ebb0510/attachment.htm>


PartehartuzIT posta zerrendari buruzko informazio gehiago