[Partehartuzit] Ikerketa taldeen deialdia: bidalita!

Julen Zabalo julen.zabalo a bildua ehu.eus
Or, Urr 22, 14:14:03, CEST 2021


Egun on,

     Entregatu dugu EJren ikerketa taldeen deialdirako eskaera. Aurreko taldeko batzuk ez daude, baina berri batzuk, bai (mezuan daude). Laster EHUren ikerketa taldeen deialdia etorriko da, eta hor, agian, orain kanpoan geratu behar izan diren beste kide batzuk sartu ahal izango dira, ez dakigu.

     Atxikita daukazue entregatu dugunaren azken zatia (aurreko 280 orriak aurreztuko dizkizuegu). Bidaltzen dugun horretan, ikusteko jakinmina badaukazue:
Lehenengo azken 6 urteetako datuen sintesia ikusiko duzue
Gero, hurrengo 4 urteotan zertara konprometitzen garen, modu sintetikoan ere bai
Ondoren guztiaren justifikazioa, Igorren prosa paregabearekin, grafikoak eta guzti sartuta. Ulertu zertarako eginda dagoen, eta pentsatu hor agertzen dena baino askatasun handiagoa egongo dela. Baina bestalde, oso ondo dago deialdia Proiektu Bakar eta Batu modura ulertzeko
Azkeneko orrietan dibulgazio mailan zer egin nahi dugun, eta horrek justifikatzen duen aurrekontua dago
Orain arte aurkeztu dugun Eskaera osatuena da, zalantzarik gabe. Hori posible izan da datuak berrikusi, eta pazientzia handiz ahalik eta modurik osoenean ematen saiatu garelako (eta hor Cristinari eta Silviari txalo txaparrada), eta Igorrek itzelezko lana egin duelako justifikazioan (bigarren txalo txaparrada). Ea ebaluatzaileak iritzi berekoak diren.

     Ondo izan

         

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://list.ehu.eus/pipermail/partehartuzit/attachments/20211022/710e7b60/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: EJ'21.pdf
Mota: application/pdf
Tamaina: 654622 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <http://list.ehu.eus/pipermail/partehartuzit/attachments/20211022/710e7b60/attachment-0001.pdf>


PartehartuzIT posta zerrendari buruzko informazio gehiago