[EHUkultura-Bizkaia] BIBA VOI: DARÍO FO ETA FRANCA RAME AKORDUAN - 🎭🎭 Antzerkia 🎭🎭 Bizkaia Aretoa UPV/EHU.

UPV/EHU. Informacion Cultural del Campus de Bizkaia lgdinf-cultural en list.ehu.eus
Vie Mar 6 10:39:03 CET 2020


 


BIBA VOI: DARÍO FO ETA FRANCA RAME AKORDUAN

 

Antzerkia 

 

Martxoak 12 marzo 19:30 h



Sala Oteiza Aretoa.Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Sarrera libre aretoa bete arte

 



 

Dario Fo (Literatur Nobel Saria) eta Franca Rame-ren bizitza artistikoaren, euren izaeraren, lanen, ideologiaren eta konpromisoaren errepasoa egiten da ikuskizun honetan, bikoteak idatzitako obra desberdinen pusketak taularatuz modu umil eta hurbilean. Patxo Telleria-k idatzitako gidoiaren bitartez, antzezleek testu batzuk irakurri, beste batzuk interpretatu egiten dituzte publikoa bi artista horien bizitza bidaian murgiltzeko. Erabilitako antzezlanen artean ditugu Anarkista baten ezusteko heriotza (Julia Marin-ek itzulia), Pistolaren begi zuri beltzak (Jon Aurre-k itzulia), Lazaroren berpizketa (Patxo Telleria-k itzulia) eta Emakume guztiok dugu historia bera (Xabi Paia-k itzulia), besteak beste. XX eta XXI. mendean, bizitza betearen aldeko apustua egin zuten bi pertsonen azpimarragarriren inguruko obra.

 

Ikuskizun mota: Irakurraldi eta bakarrizketa antzeztuak

Aktoreak: Mikel Martinez, Irati Agirreazkuenaga

Ekoizpena: Tartean Teatroa, Loraldia festibala

Iraupena: 50 minutu





 

	
	

 

 

 

 

 

 

 

 

------------ próxima parte ------------
Se ha borrado un adjunto en formato HTML...
URL: <http://list.ehu.eus/pipermail/lgdinf-cultural/attachments/20200306/32e48308/attachment.html>
------------ próxima parte ------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: image001.jpg
Type: image/jpeg
Size: 5839 bytes
Desc: no disponible
URL: <http://list.ehu.eus/pipermail/lgdinf-cultural/attachments/20200306/32e48308/attachment.jpg>
------------ próxima parte ------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: image003.jpg
Type: image/jpeg
Size: 28580 bytes
Desc: no disponible
URL: <http://list.ehu.eus/pipermail/lgdinf-cultural/attachments/20200306/32e48308/attachment-0001.jpg>


Más información sobre la lista de distribución LGDINF-CULTURAL