[Lgdinf-cultural] Gaur Bilbon, Amets Arzallus eta Huber Knapp... (Chez Les Basques)

Informacion Cultural del Campus de Bizkaia lgdinf-cultural en list.ehu.eus
Mar Mar 3 09:59:40 CET 2015


 

 




 

Jean Luc Godard-en erretratugilea izan zen Huber Knapp zinegile frantziarra.
Baina ez harena bakarrik. Euskal Herrian egin zituen bi dokumentaletan,
besteak beste, Jean Elizalde Zerbitzari apez euskaltzaina eta Etxahun
Irurikoa erretratatu zituen. 

 

Zer ikusi zuen Pariseko zinegile batek Gerezietako apez zaharrarengan
<http://www.puntodevistafestival.com/eu/ficha_pelicula.asp?IdPeli=425> ,
filma oso bat dedikatzeko? Zer ziren harentzat Zuberoako artzainak
<http://www.puntodevistafestival.com/eu/ficha_pelicula.asp?IdPeli=428> ?

 

Gaur arratsaldean, 18:30etan hasita, Bilboko Bizkaia Aretoan, Knappen bi
filmak LE CURÉ BASQUE DE GRECIETTE eta EN SOULE ikusgai izango ditugu, eta
ondoren, AMETS ARZALLUSen mintzaldia. Euskal Herriko bertsolari txapeldunak,
atzerritarren begiradari buruz gogoetatuko du, baina baita begirada hori
euskaldunak hautemateko moduaz. Berak badu esperientzia "filmatua"
izatean...

Knapp-en begirada, alta, ez da "begirada folkloriko tipikoa". Umorez eta
bihurrikeriaz gainezka dago haren soa. Hona hemen, Le curé basque de
Greciette filmaren hasiera <http://www.ina.fr/video/CPF86657706> , adibide
gisa.

 

ZER: LE CURÉ BASQUE DE GRECIETTE eta EN SOULE filmak + AMETS ARZALLUSen
hitzaldia

 

NON: UPV/EHUren Bizkaia Aretoan (Abandoibarra)

NOIZ: Gaur, 18:30etan.

 

Sarrera dohainik

 

 

 


 

	
	

 

 

------------ próxima parte ------------
Se ha borrado un adjunto en formato HTML...
URL: http://list.ehu.eus/pipermail/lgdinf-cultural/attachments/20150303/c124df6a/attachment.html 
------------ próxima parte ------------
Se ha borrado un mensaje que no está en formato texto plano...
Nombre     : no disponible
Tipo       : image/jpeg
Tamaño     : 48477 bytes
Descripción: no disponible
Url        : http://list.ehu.eus/pipermail/lgdinf-cultural/attachments/20150303/c124df6a/attachment.jpe 


Más información sobre la lista de distribución LGDINF-CULTURAL