[Sidiraka] Euskal lerroko historia apur bat.

Kepa Sarasola jipsagak en si.ehu.es
Lun Mar 19 11:07:19 CET 2007


Dekano Jauna,

Gutun honen bidez eskatu nahi dizkizut zenbait datu euskarazko lerroa
urtez urte zelan handitzu den erakutsi ahal izateko. Bi helburu ditut
hori egiteko, batetik historia apur bat egitea, eta bestetik material
bat sortzea geroago fakultatetik kanpo erakusteko geure ikasleek ea
den-dena egin dezaketela euskaraz, eta hori ez dela bi urtetan
inprobisatu den kontu bat. Dekanotzatik datu horiek IDATZIZ eskatzeko
esan didazuenez, mezu publiko honen bidez eskatzen dizkizuet.

Azken 25 urteotan irakasgai bakoitza edo ikasketa maila oso bakoitza
zein urtetan jarri den martxan euskaraz zehaztu nahi dut. Horren
arrastoa izateko eskatu nizuen urte guzti horietan kontratatu diren
plaza elebidunen berri. "Izenekin?" galdetu zenidaten. Baietz erantzun
nuen, horrela, dudarik izanez gero, ea urte hartan zer jarri zen
jakiteko, iirakasle horrekin hitz egingo nuke. "Ezin da, hori pertsonen
intimitateen kontra joan daiteke" erantzun zenidaten (!?). Harrituta
baina hau erantzun nizuen: "Bada, orduan izenik gabe eman, mesedez,
saiatuko naiz moldatzen zelanbait". Biharamonean baina erantzun
zenidaten hori ere IDATZIZ eskatu behar nuela. Beraz idatziz bi gauza
eskatzen dizuet, datu horiek izenekin edo izenik gabe, eta laguntza apur
bat horrelako gauzak egiteko (burokrazia gehiegi da hau, ez da?).

   Kepa Sarasola

Aprobetxatzen dut mezua beste irakasleei antzeko laguntza eskatzeko, eta
mesedez, irakasle hori, baldin badakizu zein irakasgai edo zein ikasketa
maila jarri den martxan euskaraz, bidali mezutxo bat. Mezu motza izan
daiteke: irakasgaiaren izena eta urtea. Eskerrik asko
   Adibidez, hasteko datu hauek ditut:
      1984-85 Konputagailuen arkitektura
      1984-85 Oinarrizko Programazioa I
      1986-87 Lehenengo ikasturte osoa
      1987-88 Analisi II







Más información sobre la lista de distribución SIDIRAKA