[Partehartuzit] Datu batzuk, mesedez

Julen Zabalo julen.zabalo a bildua ehu.eus
Ost, Maiatza 3, 17:45:28, CEST 2023


Arratsalde on,

   Ikerketa taldeen aurreko deialdia itxi gabe dago oraindik, harrigarria bada ere. Orain datu batzuen bilketa egiteko eta komentatzeko eskatzen digute. Beraz, behar dugu:
2019, 2020, eta 2021 urteetan argitaratu zenituzten artikuluek edo liburuek jasotako aipamen kopurua. Urte horiek bakarrik, mesedez.
Ez duzue artikulua edo liburua zein den zehaztu behar, jasotako aipamenak bakarrik
Aipamenak leku desberdinetan jaso daitezkeenez, argi utzi beharko da nondik atera den aipamen kopurua. Esate baterako
7 Google Scholar edo akademikotik
1 Scopusetik
2 argitaratutako aldizkarian edo liburuan
1 beste nonbait, guk dakigulako
Erabili beti kopuru totalak, ez artikuluka edo liburuka: hainbeste Google Scholar, hainbeste aldizkari batean…
Gogoratu hau bete behar duzuela aurreko taldean egon zinetenok, orain ez bazaudete ere (eta alderantziz, orain zaudetenak, baina aurreko taldean ez zeundetenak, ez bidali ezer ez).

 

Informazioa ostiral eguerdirako, mesedez, Iņakiri: inaki.zaldua a bildua ehu.eus

 

Eskerrik asko,

Julen

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://list.ehu.eus/pipermail/partehartuzit/attachments/20230503/53a9cc3e/attachment.htm>


PartehartuzIT posta zerrendari buruzko informazio gehiago