[Partehartuzit] Lan-poltsak aurkezteko: Springer eta Dykinson

Julen Zabalo Bilbao julen.zabalo a bildua ehu.eus
Ost, Urr 5, 01:43:05, CEST 2022


Kaixo,
  Osagarrietarako eta Lan-poltsetarako deialdiak zabalik daude, eta  
zuetako batzuek galdetu duzue nola justifikatu daitezkeen Springerren  
eta Dykinsonen laster irtetzeko diren ekarpenak. Hona azalpena.

OSAGARRIAK. 2001/12/31ra arteko merituak bakarrik aurkez daitezke.  
Ematen du, beraz, ezin ditugula erabili gure lanak.

LAN-POLTSAK. Kasu honetan:
       1. Euskarazkoa oraindik ez dago entregatuta, eta beraz, ez  
legoke aukerarik, nire ustez, hura aurkezteko.
       2. Dykinson. Liburua, fisikoki, ostiralean edo gehienez  
astelehenean egongo da Leioan. Aukera edukiko duzue, hortaz, beste  
ekarpenekin bezala egiteko.
       3. Springer. Liburua ateratzear dago, baina ezin dugu ziurtatu  
noiz izango den. Kasu honetan, hala ere, nahiko erraza izango da gure  
egiletza frogatzea. Izan ere, zuzenketak egitean, atxikita dagoen  
moduko mezu bat jaso zenuten. Bertan, liburuaren izenburua, DOI,  
atalaren izenburua eta egileak agertzen dira. Eta esaten da zuzenketa  
fasea amaituta dagoela. Informazio gehigarri modura, Springerren web  
orria erabil daiteke (sakatu Springer eta Made-to-Measure future(s)  
for Democracy). Amaitzeko, liburuaren ISBN ere aipatu liteke:
ISBN: 978-3-031-08610-6

zalantzaren bat badaukazue, edo bestelako informaziorik nahiko  
bazenute, neuri idatzi, mesedez:
                                            julen.zabalo a bildua ehu.eus

Animo merituekin, eta zorte on
Julen

-- 
Julen Zabalo
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Soziologia eta Gizarte Langintza saila / Departamento de Sociología y  
Trabajo Social
(+34) 945 013 313
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: Springer.jpeg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 60571 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <http://list.ehu.eus/pipermail/partehartuzit/attachments/20221005/b022b6a5/attachment-0001.jpeg>


PartehartuzIT posta zerrendari buruzko informazio gehiago