[Partehartuzit] Fwd: Tipi | Topiak: Etorkizun Parte-hartzaileak proiektuan parte-hartzeko gonbidapena

Julen Zabalo Bilbao julen.zabalo a bildua ehu.eus
Ost, Mar 2, 20:11:27, CET 2022


KAIXO, BILBON, MARTXOAREN 23AN. PARTE HARTZEA ORDAINTZEN DA
INOR PREST BALEGO, NEURI JAKINARAZI LEHENAGO, MESEDEZ.
ONDO IZAN

----- Ane Rodriguez Zaitegi <ane.rodriguez a bildua tipigara.co>(e)tik  
birbidalitako mezua -----
Data: Wed, 2 Mar 2022 16:22:48 +0100
Nork: Ane Rodriguez Zaitegi <ane.rodriguez a bildua tipigara.co>
Gaia: Tipi | Topiak: Etorkizun Parte-hartzaileak proiektuan  
parte-hartzeko gonbidapena
Nori: julen.zabalo a bildua ehu.eus

Arratsalde on,

Ane Rodríguez naiz, Tipi <https://www.tipigara.co/> kooperatibako kidea.
Tipi, Bilbon kokatzen den diziplina anitzeko kooperatiba da, eraldaketarako
proiektuak bultzatzen lan egiten duena.

Topiak: Etorkizun parte-hartzaileak
<https://www.instagram.com/___topiak/?hl=es>  proiektuan parte-hartzeko
proposamen bat egin nahi dizuegulako idazten dizuegu mail hau.

Proiektua kokatzearren:

Topiak ikerketa-proiektu bat da, non espekulazio-ikuspegiek, diseinuak eta
arte-praktikek gizarte-erronken aliatu gisa jarduten duten, etorkizuneko
agertokiak irudikatu eta eztabaidatzeko, orainaren beste forma batzuk
esploratzeko asmoz.

Hainbat edizioren ostean, Topiak fase berri batean sartu da. Fase
honetan, herritarren
parte-hartzetik eta jakintza eta ezagutzen hibridaziotik abiatuta,
etorkizun desiragarriak irudikatzeko proposamenak imajinatu eta elkarrekin
sortu nahi ditugu. Helburu horrekin, deialdi ireki bat egin dugu: “Nolakoa
izango litzateke etorkizun desiragarria zuretzat?”. Deialdi online horren
bidez, nahi ditugun etorkizunez hitz egingo diguten ideiak bilduko ditugu.

Deialdia sortu dugun webgune berri honetan abiatuko da: topiak2045.co
<https://top2045.co/>.

Deialdia amaitu ondoren, proposamen hauek bilduko ditugu hainbat
ezagutza-arlo ezberdinetan lan egiten duten adituekin garatzeko asmoz.
Horretarako, lan-saio bat antolatu dugu, etorkizunerako tailer bat, non
hainbat eragile aditu gonbidatu nahi ditugun, eta horien artean, zuek,
Parte Hartuz.

Jardunaldi horren helburua, jasotako ideiak proposamen garatuagoetan,
konkretuetan eta, diseinatuagoetan gauzatzeko lan egitea izango da.

Jardunaldia martxoaren 23an izango da, Bilboko Ensancheko Merkatuan,
10:00etatik
14:00etara. Saioaren dinamizazioa, Tipi eta gai hauetan adituak diren beste
profesional batzuen esku garatuko da, hala nola, Elisabet Roselló, Arrate
Hidalgo eta Gorka Julioren esku.

Saioan parte hartzeagatik 150¤-ko aurrekontua dugu ordainsari gisa.

Asko gustatuko litzaiguke zuetakoren bat gurekin izatea saio honetan, zuen
ezagutza aditutik jasotako proposamenak garatzen laguntzeko.

Zalantzarik izanez gero, deitu lasai.



Zuen erantzunaren zain geratzen gara.

Eskerrik asko,

*Ane Rodriguez Zaitegi*

*635.331.542 / **944.105. 116*
*IG @tipi_koop *
*TW @TIPIgara <https://twitter.com/TIPIgara>*

----- Amaitu birbidalitako mezua -----

-- 
Julen Zabalo
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Soziologia eta Gizarte Langintza saila / Departamento de Sociología y  
Trabajo Social
(+34) 945 013 313



PartehartuzIT posta zerrendari buruzko informazio gehiago