[Partehartuzit] PH Liburua: euskarazko liburuaren AZALA: parte hartze prozesua

Julen Zabalo Bilbao julen.zabalo a bildua ehu.eus
As, Eka 7, 21:11:34, CEST 2022


Kaixo, arratsalde on,
   zeregin nahikorik ez, eta beste bat proposatzera gatoz, baina hau  
boluntarioa eta politagoa.

Email honen gaian ikusten duzuenez, Euskarazko liburuaren azalari  
lotuta idazten dizuegu. Bada zerbait guztion parte-hartzearekin adostu  
nahiko genukeena: euskarazko liburuaren azala.

Liburuaren izenburua hauxe izango da: “Sakontze Demokratikoa eta parte  
hartzea, eskala ezberdinetan”. Azalaren osaerak ilustrazio bat  
sartzeko aukera ematen digu. Eta idazten dizuegu, zuen ustez bat etor  
daitekeen argazki- edo marrazki-proposamenik duzuen jakiteko  
(artelanen argazkiak ere izan daitezke, abstraktuak barne).

Tamaina etzanean dagoen ilustrazio batentzako lekua dugu (azal  
osorako, edo azalaren aurrekalderako). Koloretakoa izan daiteke, eta  
pixel nahiko beharko du izan.

Zuek egindako ilustrazioak ez badira, adibidez lagunen batek eginak  
badira , ezingo genioke ordaindu, baina jakina, liburuan (kredituetan)  
ilustrazioaren izenburua eta egilearen datuak adierazi bai. Zuek  
eginak badira ere, noski.

Ilustraziorik eskura ez baduzue, baina liburuari, gaiari adbz, ondo  
legokiokeen zerbait  burura badatorkizue mesedez egin iradokizuna, eta  
irudi-bankuren batean tankerako zerbait bilatuko dugu, ea erabiltzeko  
baimena lortzen dugun.

Proposatutakoekin azalaren zirriborroak egingo ditugu, eta bozka bidez  
gehiengoak gustokoen duena aukeratu. Ekarpenak Leireri bidali,  
mesedez: leire.escajedo a bildua ehu.eus

Hau euskarazkoan egin dezakegu. Gaztelaniazkoan ez dakigu oraindik  
(laster jakingo dugu), eta ingelesezkoan, ordea, Springerren portada  
tipikoa eramango du. Bide batez, zein sailean sartuko gaituzten ikus  
dezakezue: Contributions to political science  
(https://www.springer.com/series/11829/books ) (bide batez ere esanda,  
sail horretan sartzen diren liburuak zuzenean Scopusek biltzen ditu).


Anima zaitezte!


-- 
Julen Zabalo
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Soziologia eta Gizarte Langintza saila / Departamento de Sociología y  
Trabajo Social
(+34) 945 013 313



PartehartuzIT posta zerrendari buruzko informazio gehiago