[Partehartuzit] Liburu kolektiboa: hiru bertsioen egoera
UNAI VAZQUEZ
unai.vazquez a bildua ehu.eus
As, Uzt 19, 12:15:01, CEST 2022
KAixo Julen. Euskarazko bertsioarekin ari gara Leire eta biok, baina
denbora beharko dugu, ea hile bukaerarako dugun.
Julen Zabalo Bilbao <julen.zabalo a bildua ehu.eus> escribió:
> Arratsalde on,
> oporrak baino lehenago (batzuek hartuta edukiko dituzue
> honezkero, eta besteek horrekin ametsetan), hona gure hiru liburuen
> egoera, azken hilabeteetan berri asko izan dira eta.
>
> SPRINGER. Prozesu luzea izaten ari da, baina aurrera doa, ez pentsa
> ezetz. Momentu honetan maketazioa amaitzen ari dira, eta laster
> probak hasiko dira, ea zerbait falta den, edo zeozer zuzendu behar
> den. Adi, egile bakoitzari berea bidaliko diote (ez liburu osoa,
> Dykinsonen kasuan bezala). Epeak ipiniko dituzte, agian,
> erantzuteko. Ez ikaratu, eta txintxo-txintxo eskatutakoa joan
> egiten. Ez dakigu noiz hasiko diren zuzenketak eskatzen, baina berez
> urriaren hasieran atera nahiko lukete liburua. Springerren sartzen
> bazarete, ikusiko duzue liburua iragarrita dagoela honezkero.
> Irailean aterako dela diote, baina guri urriaren 8an izango dela
> esan digute azken kontaktuan. Helbide honetan ikus dezakezue gaur
> zer ikus daitekeen haien weborrian (atxikita ere bidaltzen dizuet):
> https://www.springer.com/series/11829
>
> DYKINSON. Dena eginda dago. Ez dakigu udan aterako duten, edo irail
> hasierara itxarongo duten.
>
> EUSKARA. Mirenen marrazkiarekin eta Leireren diseinuarekin, azalaren
> zirriborroa osatuta dago (atxikita doa). Ez da gutxi gero!
> Azalaz gain, mamia ere badauka liburuak. Aldaketa asko egin
> dira aurreko bertsioetatik, eta zoriontzekoa da hartutako lana eta
> konpromisoa euskarazko materialgintza sustatzeko. Lana dago oraindik
> ekarpenak apur bat bateratzeko, eta agian zerbait zehazteko edo
> azaltzeko eskatuko dizuegu. Asmoa irailaren 15erako entregatzea da,
> eta gero euskara teknikarien eskuetara pasako litzateke.
>
> Udan hurrengo liburua zein izango den pentsatzen hasi zaitezkete!
> Ondo pasa!
>
> Leire-Igor-Julen
>
> --
> Julen Zabalo
> Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
> Soziologia eta Gizarte Langintza saila / Departamento de Sociología
> y Trabajo Social
> (+34) 945 013 313
PartehartuzIT posta zerrendari buruzko
informazio gehiago