[Partehartuzit] Demokrazia Komunala Kongresua - Komunikazio mahaiak

Iker Iraola Arretxe iker.iraola a bildua ehu.eus
Ast, Ira 23, 23:48:35, CEST 2021


Kaixo, taldekideok,

Dakizuen moduan, Parte Hartuz ikerketa taldea Demokrazia Komunala  
Nazioarteko Kongresuko antolatzaileetako bat da. Kongresua Donostian  
eta Hernanin egingo da urriaren 13tik 16ra  
(https://www.ehu.eus/eu/web/demokrazia-komunala/home).

Kongresuaren baitan zenbait komunikazio mahai egingo dira, eta  
berauetan aurkezle lanak egiteko Parte Hartuz-eko kideon laguntza  
beharko genuke. Egitekoa erraza litzateke: partaideak aurkeztu,  
denborak kontrolatu, eta ondorengo solasaldian hitzak ematea. (Noski,  
ziurtagiri bidez aitortuko da egindakoa).
Komunikazio mahaiak programan ikus daitezke, morez markatuta:  
https://www.ehu.eus/eu/web/demokrazia-komunala/programa

Beraz, mahai bat moderatuz lagundu nahi baduzu, mezu bat idatzi,  
mesedez (niri idatzi zuzenean: iker.iraola a bildua ehu.eus).

Azkenik, Kongresuan parte hartzeko izen-ematea hilaren 30a arte  
irekita dagoela gogorarazten dizuegu:  
https://www.ehu.eus/eu/web/demokrazia-komunala/inskripzioak

Eskerrik asko, eta ondo izan,

Iker



-- 
Iker Iraola Arretxe
Soziologia eta Gizarte Langintza Saila
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Oñati plaza 3 - 20018 Donostia
UPV/EHU
Tel: 943 017098
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: DemKom.pdf
Mota: application/pdf
Tamaina: 704052 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <http://list.ehu.eus/pipermail/partehartuzit/attachments/20210923/0cd1b817/attachment-0002.pdf>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: DemKom-cas.pdf
Mota: application/pdf
Tamaina: 707655 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <http://list.ehu.eus/pipermail/partehartuzit/attachments/20210923/0cd1b817/attachment-0003.pdf>


PartehartuzIT posta zerrendari buruzko informazio gehiago