[Partehartuzit] Fwd: [epe luzatzea] 2021-2022 ikasturteko Uhinak bekak

Julen Zabalo Bilbao julen.zabalo a bildua ehu.eus
Ast, Urr 14, 00:40:18, CEST 2021


KAIXO, 500 EUROKO DIRU LAGUNTZAK, IPAR HEGOA ETA IRATZAR FUNDAZIOEN ESKU

Kaixo lagun,

Sare Sozial eta egunkari maitaleak baldin bazarete dagoeneko jakinaren
gain egongo zarete, UHINAK BEKAK AURKEZTEKO EPEA LUZATU DUGULA HILABETE
HONEN BUKAERARAINO.

Izen emate epea luzatu dugu eta 2021eko urriaren 30a arteko epea dago
pentsamendu kritikoa sustatu asmo duten beken deialdirako lanak
aurkezteko.

Beraz animatu zuen buru, inguruko ikasle, ikertzaile eta militante
beraien burutazioak aurkeztera. Pentsamendu kritikoa ezinbesteko tresna
da bizi dugun garaietarako!

Informazio gehiagorako:

  	* Ipar Hegoa Fundazioaren webgunean argitaratua hemen [1].
  	* Iratzar Fundazioaren webgunean argitaratua hemen [2].
  	* Behean aurrekoan bidalitako mezua azalpen zehatzagoekin.

Jaso besarkada bat pantailaren bestaldera

---

IPAR HEGOA FUNDAZIOA [3] ETA IRATZAR FUNDAZIOA [4]

Informaziorako: info a bildua uhinakbeka.eus helbidera idatzi

Eskaerak aurkezteko: eskaerak a bildua uhinakbeka.eus helbidera idatzi

-------- Mensaje Original --------

Kaixo lagun,

UDARAREKIN BATERA, 2021-2022 IKASTURTEKO UHINAK BEKAK AURKEZTEKO EPEA
IREKI DUGU.

ZER DIRA BEKAK?

Ipar Hegoa eta Iratzar fundazioek bigarren urtez Uhinak bekak esleitzeko
prozesua matxan jarri dugu.

Aurten ere burujabetza politikoa, ekonomia, feminismoa, sindikalgintza,
euskara, kulturgintza, gure historia, iragana eta etorkizuna gaiak
oinarri hartuta, artikulu luze edo liburuxkak sustatu nahi ditugu,
argitaratzeko helburuarekin eta eztabaida edo ekarpen soziala eragin
asmoz.

Aurreko deialdian esan bezala, hau ez da soilik akademian ikertzen ari
direnei zuzendutako deialdia, baina egia da bere helburu nagusietako bat
ere badela unibertsitateko hormen artean egiten den lan interesgarri
horren guztiaren plazaratzea, jendarteratzea.

NOR AURKEZTU DAITEKE BEKETARA?

Euskal herriko zazpi herrialdeetan lan eta bizi diren emakume eta
gizonak aurkeztu daitezke deialdira, baita arrazoi politiko, ekonomiko
edota sozialengatik atzerrian dauden euskal herritarrak ere. Adituak eta
arituak gonbidatu nahi ditugu beka deialdi honetara, akademian ikertzen
edota herrigintzan lanean ari direnak. Izan ere, hori ere bada gure asmo
nagusietako bat: akademiaren eta herrigintzaren, eta eraldaketa
politiko-sozialaren, arteko zubiak eraikitzea, alde batetik eta bestetik
datozen uhinak harremantzea.

NOIZKO AURKEZTU BEHAR DA?

2021EKO IRAILEAREN 30A ARTEKO EPEA dago pentsamendu kritikoa sustatu
asmo duten beken deialdirako lanak aurkezteko.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO:

  	* Hemen aurkezpeneko bideoa
https://www.youtube.com/watch?v=SLE30QP_Xcg&feature=emb_title
  	* Atxikituta doakizu lagungarri aurkezpena, ideia nagusiak bertan
aurkituko dituzu.
  	* Jarri gurekin harremanetan zalantza gabe :)

ZURI ESKATUKO DIZUGUNA, gairen bat buruan bueltaka badarabilkizu
aurkeztea (noski balio duela!) eta ostantzean, lagundu zabaltzen
inguruan bultzadatxo hori lagungarri edo interesgarri izan ahal zaienen
artean.

Jaso besarkada bana!
--

IPAR HEGOA FUNDAZIOA [3] ETA IRATZAR FUNDAZIOA [4]

Informaziorako: info a bildua uhinakbeka.eus helbidera idatzi

Eskaerak aurkezteko: eskaerak a bildua uhinakbeka.eus helbidera idatzi

Links:
------
[1]
http://iparhegoa.eus/index.php/es/iparhegoafundazioa-2/58-euskara/berria/332-urriaren-30era-arte-uhinak-beketara-aurkezteko-aukera
[2]
https://iratzar.eus/erreportajeak/urriaren-30era-arte-uhinak-beketara-aurkezteko-aukera
[3] http://www.iparhegoa.eus
[4] http://www.iratzar.eus

----- Amaitu birbidalitako mezua -----

-- 
Julen Zabalo
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Soziologia eta Gizarte Langintza saila / Departamento de Sociología y  
Trabajo Social
(+34) 945 013 313



PartehartuzIT posta zerrendari buruzko informazio gehiago