[Partehartuzit] Ikergazte 2021

Julen Zabalo julen.zabalo a bildua ehu.eus
Lar, Ots 27, 02:15:05, CET 2021


Kaixo, Parte Hartuzeko gazteok (norberak erabaki dezala nortaz ari naizen)
   aurreko edizioetan bezala, Parte Hartuzek bultzatzen eta laguntzen  
du UEUk antolatzen duen IkerGazte2021 kongresua  
(http://www.ueu.eus/ikergazte/). Kongresu honen helburua ikertzaile  
euskaldunen bilgunea izatea da, eta alde horretatik logikoa da gure  
babesa, gure taldean euskarak daukan presentzia nabaria kontuan  
harturik.
    Babes hori dela eta, gure taldeak konpromisoa hartu du parte hartu  
nahi duten guztien matrikula ordaintzeko. Are gehiago, kideen arteko  
elkarlana egongo balitz, kongresuan espazio propioa izatea aztertu  
liteke.
    Modu batean edo bestean, komunikazioak aurkezteko epea martxoaren  
12an amaitzen da.
    Animo



-- 
Julen Zabalo
Parte Hartuz ikerketa taldea
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
(+34) 945 01 33 13



PartehartuzIT posta zerrendari buruzko informazio gehiago