[Partehartuzit] Liburu kolektiboa euskaraz + oharra aurreko bertsioetan parte hartu ez dutenentzat

Julen Zabalo julen.zabalo a bildua ehu.eus
Ast, Abe 2, 20:53:48, CET 2021


Kaixo denoi,
      liburu kolektiboaren abenturak aurrera darrai. Ingelesezkoari  
eta gaztelaniazkoari buruz laster emango dizkizuegu informazio  
berriak, azken txanpan sartzeko gure artikuluak. Baina orain  
euskarazko bertsioari buruz hitz egin behar da. EHUko argitarapen  
zerbitzuak aterako du, hori lotuta dago, baina aukera berria ireki  
zaigu, eta uste dugu interesgarria izango dela.
      Aukera berria unibertsitateak urtero zabaltzen duen  
Ikasmaterialgintza deialdia da. Zer abantaila ekarriko liguke:
        1. Euskararen kalitatea. Guk testuak euskaraz emango  
genituzke, baina Euskara Zerbitzuak zuzendu eta orraztuko lituzke.
        2. Argitarapen didaktikoa. Berez, liburu bateko atala da, eta  
ikerketa atalean sartu liteke, baina aukera legoke, nahi izanez gero,  
Irakaskuntzaren atalean sartzeko (normalean gauza gutxi edukitzen dugu  
atal horretan).
      Horrela egiteko, eskaera justifikatua egin behar dugu, eta  
besteak beste, eskatzen dute zer irakasgaitan izan litekeen  
erabilgarri. Beraz, eskatzen dizuegu:

      - neuri idaztea, egin duzuen artikulua EHUk eskaintzen duen zein  
irakasgaitan izan litekeen erabilgarri esanez. Irakasgaiaren gida  
atxiki.

      Kontuz, ez da derrigorrezkoa artikulu guztiak irakasgai batekin  
edo gehiagorekin lotzea. Uste baduzue zuek egindakoa ez dela ondo  
egokitzen ezein irakasgaitan, ez egin ezer ez.
      Data hauek ez dira egokienak, baina informazio hori abenduaren  
13rako beharko genuke.

OHARRA AURREKO BERTSIOETAN PARTE HARTU EZ DUTENENTZAT. Hau liburu  
berria izango da, eta guztiz zabalik daude ateak beste artikulu batzuk  
sartzera. Gai orokorra: Demokraziaren sakontzea. Baldintza:  
ikasmaterialgintzan osagarri modura balio izatea

Ondo izan


-- 
Julen Zabalo
Parte Hartuz ikerketa taldea
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
(+34) 945 01 33 13



PartehartuzIT posta zerrendari buruzko informazio gehiago