[Partehartuzit] Koordinatzaileen bileraren akta. Martxoaren 12

Julen Zabalo julen.zabalo a bildua ehu.eus
Ost, Mar 18, 02:51:30, CET 2020


Kaixo denoi,
    konfinamendua hasi baino egun bat lehenago, aukera eduki genuen  
azpitaldeetako koordinatzaile guztiok batzeko. Hona azaldu ziren gaiak  
eta iritziak.

0. Oso nabarmentzekoa da dinamika positiboan sartuta dagoela taldea.  
Koordinatzaileak azpitaldea batu osteko iritzia ekartzen du, eta  
aurreratu egiten dela ikusten da.

1. Azpitaldeetako informazioa iker lerroaz. Azpitalde guztiak batu  
dira, eta denek ekarri dute haien iritzia. Oro har, iker lerroaz ados  
gaude Sakontze demokratikoak ondo islatzen duela gure zeregina, baina  
zalantza eta eztabaida dago ea nahikoa den, gure aniztasuna kontuan  
hartuta, ala zerbait zehatzagoa beharko litzatekeen, horrekin oso  
gutxi esaten dugu eta.
Sakontzeari lotuta Berrikuntza edo Esperientzia eraldatzaileak aipatu  
dira, eta aldiz, Autoritarismoa zehatzegia izango zela komentatu da.
Ez da adostasunik lortu. Gaia oso inportantea da, zehaztapen horrek  
koherentzia handiagoa emango liokeelako taldeari, baina kideon lana  
markatuko luke neurri handi batean. Hori dela eta, gai honekin  
jarraitzea pentsatu da, 2021ean izango den deialdi berrian zerbait  
adostua eduki dezagun. Azpitaldeetan nola zehaztu pentsatu eta  
hurrengo bileran jarraituko dugu gaiarekin.

2. Argitalpen kolektibo posibleaz. Argitalpenari lehentasuna ematea  
pentsatu da: aukeren arabea, liburu bat ingelesez ospe handiko  
argitaletxe batean. Helburu modura 2021eko ekainean kalean egotea  
jarri da. Begiratu behar da posible den, eta edozein modutan,  
ekarpenak epe laburrean egin beharko lirateke. Argitaratzeko dauden  
aukerak eta jarraitu beharko liratekeen arauak laster argitu behar dira.

3. Kongresua. Puntu honetaz gutxi hitz egin da, argitalpenari  
lehentasuna eman zaio eta. 2021ean edo baita 2022ko hasieran antola  
liteke.

Hurrengorako zereginak.  Egoera berezia dela eta, ez dugu zehaztu  
koordinatzaileak noiz batuko diren berriro, baina ahalko balitz,  
apirilaren amaieran ondo legoke. Ordurako azpitalde bakoitzak bere  
iritzia eman behar du gai hauen inguruan:
      1.	Gai komun bat talde guztiaren lana barne hartu lezakeena.  
Sakontze demokratikoa:.......
      2.	Argitalpenaren aurrean nolako ekarpenak proposatzen dira
      3.	Kongresua noizko eta zertarako.

Gogoratu: mens sana in corpore sano (liburuekin era guztietako  
ariketak egin daitezke)
Julen
-- 
Julen Zabalo
Parte Hartuz ikerketa taldea
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
(+34) 945 01 33 13



PartehartuzIT posta zerrendari buruzko informazio gehiago