[Lgdinf-cultural] 'Hil eta bizi: hor dolua' tailerra

Informacion Cultural del Campus de Bizkaia lgdinf-cultural en list.ehu.es
Vie Mar 21 10:09:44 CET 2014


 

 


 

 

 

 

 <http://www.ehu.es/ehusfera/kulturbasque/files/2014/03/unnamed.jpg> aulki
hutsak


'Hil eta bizi: hor dolua' tailerra


Iñaki Peña medikuak, Osakidetzako Zumarragako ospitalean lan egiten du eta
etxerik etxe dabil, besteak beste, gaixo larriak dituztenekin eta euren
senitartekoekin heriotza eta doluaren gaia jorratzen. Izatez, honen inguruan
formazioa behar dela dio berak eta horregatik UPV/EHUren diru-laguntzari
esker eta hainbat kideren zabaltasunari esker
<http://arteman.org/blog/bideogintza-blog/aulki-hutsak-dokumentala-heriotzar
i-buruz/> Aulki hutsak izeneko ikusentzunezkoa landu du. Testigantzez
beteriko dokumental honetan hunkigarriak diren sentimenduak azalerazten
dituzte pertsonek hiltzeaz eta bizitzeaz. Prest egon dira euren hurbilekoen
heriotza gertatu denean doluaren prozesua egiteko eta horrela bizitza beste
zentzuaz ikusteko.
<http://arteman.org/blog/bideogintza-blog/aulki-hutsak-dokumentala-heriotzar
i-buruz/> Aulki hutsak dokumentala herriz herri  pantailaratzen ari dira,
“Arinduz“ Zainketa Aringarrietako euskal elkartearen jardunaldian aurkeztu
dute eta UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko Kulturbasque programazioaren atalean
zabalduko da orain, aldez aurretik prestakuntza emanez ikusleei.

Hiru astetan zehar egingo da ‘Hil eta bizi: hor dolua’ izeneko formazio
tailerra. Guk dugun Osasun eta Hezkuntza sistema publikoan badaude pertsonak
haratago joateko asmoarekin eta Medikuntzan, Erizaintzan eta Psikologian
dabiltzan batzuk, gizakiok heriotza ukatu egiten dugula diotenez formazio
tailerra antolatu da. Hasieran pelikula ikusiko da eta ondoren solasaldia
egingo da parte hartzaileekin.

Bilboko Bizkaia Aretoan <https://www.google.es/maps/preview>  (Abando ibarra
3), arratsaldeko 18etan, ‘Hil eta bizi: hor dolua’ tailerra, euskeraz
garatuko da eta interesatuentzat zabalik egun hauetan, filme hauen
aitzakiaz:

Martxoak 27:  <http://www.musicboxfilms.com/monsieur-lazhar-movies-2.php>
Monsieur Lazhar , (aurkezpena, Miren Gabantxo & Iñaki Peña):  Jatorrizko
bertsioan, frantsesesez nagusiki, euskarazko azpidatziekin.

Apirilak 3:  <http://www.amareneskuakfilma.com/eu/> Amaren eskuak
(aurkezpena, Mireia Gabilondo):  Jatorrizko bertsioan euskaraz.

Apirilak 10:
<http://arteman.org/blog/bideogintza-blog/aulki-hutsak-dokumentala-heriotzar
i-buruz/> Aulki hutsak (aurkezpena, Iñaki Peña):  Jatorrizko bertsioan,
euskaraz nagusiki, euskarazko azpidatziekin.

[UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko Kulturbasque kultur-programazioaren barnean
antolaturiko tailerra da].

Euskeraz garatuko den tailer honetan parte hartzeko edo informazioa
eskuratzeko, idatzi hona mesedez: bak.kulturbasque en ehu.es

NON: Bilbon, Bizkaia Aretoan (UPV/EHUren Paraninfoan), arratsaldeko seietan,
Martxoak 27, Apirilak 3, Apirilak 10.

 

 

 

------------ próxima parte ------------
Se ha borrado un adjunto en formato HTML...
URL: http://list.ehu.es/pipermail/lgdinf-cultural/attachments/20140321/bd640de8/attachment.html 
------------ próxima parte ------------
Se ha borrado un mensaje que no está en formato texto plano...
Nombre     : no disponible
Tipo       : image/jpeg
Tamaño     : 26798 bytes
Descripción: no disponible
Url        : http://list.ehu.es/pipermail/lgdinf-cultural/attachments/20140321/bd640de8/attachment.jpe 


Más información sobre la lista de distribución LGDINF-CULTURAL