[Lgdinf-cultural] Bizkaia Aretoaren bisita gidatuak

Informacion Cultural del Campus de Bizkaia lgdinf-cultural en list.ehu.es
Lun Mar 19 10:30:54 CET 2012


Adiskide hori:

Bizkaiko Kultur Gestiorako bulegoak bisita gidatuak eskaintzen ditu BIZKAIA ARETOA eta Txuspo Poyo eta Peter D'Agostinoren aldi baterako erakusketak ikustera.
Bisitak egiteko aldez aurretik deitu behar da 94 601 2104 telefonora, martxo eta apirileko ostegunetan, jai eguna ez bada, 19.00etatik 20.00 bitarteko ordutegian.
Eraikina, BBKk euskal unibertsitate publikoari lagatakoa, Alvaro Sizak diseinatua da, 1992an Pritzker saria irabazitako arkitekto portugaldarrak eta, horri esker, Bilboren bihotzean altxatu den erreferente arkitektoniko berri honetan.
Unibertsitate azpiegitura honek mota guztietako gertakari akademiko, kultural eta zientifikoak hartzen ditu bere baitan. Hauen artean, nabarmenak dira egun Peter D'Agostino newyorktarraren eta Txuspo Poyoren erakusketak.
Txuspo Poyok New Yorken egin zuen "Celuloides" 1993 eta 1996. urteen artean. Filmaren euskarria, pelikula, da lan honen lehengai nagusia, alde batetik, erreferentzia, lotura eta interpretazio ugari eskaintzen duena eta, bestetik, ordutik aurrera, sormenezko aukera berrietara hedatuko da Txuspo Poyoren ibilbidea ikusentzutekoen arloan.
Beste alde batetik, Bizkak-ek Peter D'Agostino iparamerikar artistari egindako enkarguak dokumentatzen du industria osteko Bilbotik Abandoibarrak agertzen duen zerbitzuen paisaiarako ibilbidea, World-Wide-Walks / between earth & sky / 1973 - 2011 seriearen bidez.
Eraikitako 9.000 m2 dauzka paraninfoak. Aparkalekua, 2.300 m2-ko beheko solairua eta L formako beste lau solairu ditu. Eraikinaren forjatua altzairuz eta hormigoiz eginda dago. Kanpoko fatxadak marmol zuriz jantzita daude, eta halaxe daude barruko eskailerak ere. Eraikinaren L-a eratzen duten beste bi eskailerak, aldiz, argiarekin kolorea hartzen duten artisau azulejo grisez estalita daude.

BISITA GIDATUAK:                                                         2012.eko MARTXO ETA APIRILEKO OSTEGUNETAN
ORDUTEGIA:                                                                    19:00etan
TALDE TXIKIAK, IZENA EMAN ONDOREN:            94 601 2104  (09:00etatik 13:00etara).



------------ próxima parte ------------
Se ha borrado un adjunto en formato HTML...
URL: http://list.ehu.es/pipermail/lgdinf-cultural/attachments/20120319/6350509f/attachment.html 


Más información sobre la lista de distribución LGDINF-CULTURAL