[Lgdinf-cultural] HENRY MATISSE. JAZZ ERAKUSKETA

Informacion Cultural del Campus de Bizkaia lgdinf-cultural en list.ehu.es
Vie Nov 16 13:04:16 CET 2007


Henry Matisse. Jazz


 

Erakusketa / Exposición 

 

 

 

Erakusketa Aretoa. Liburutegi Nagusia / Sala de Exposiciones de la
Biblioteca Central

 

Azaroaren 19tik abenduaren 21era – Del 19 de noviembre al 21 de diciembre.

 

 

 

Matisse XX. mendearen lehenengo zatiko pinturan nabarmendu zen margolari
handietako bat da. 1869an jaioa, 1891n erabaki zuen pinturari buru-belarri
ekitea, eta, ondoren, prestakuntza geldoa izan zuen. Inpresionismoan hasi
zen, baina Cezanneren eragina jaso, eta oso egitura definituko eta
koloretako plano zabaleko natura hilak eta paisaiak egin zituen, handik
gutxira fauvismoaren ezaugarri izango zena.

1906an Aljeriara joan zen, eta itzuli zenean, gogo bizia erakutsi zuen
exotikoa eta afrikarra zen guztiaz; gogo bizi hori dela eta, beste bidaia
batzuk ere egin zituen kontinentean zehar eta aldatu egin zitzaion argiari
eta koloreari buruz zuen ikusmoldea.

Bere ibilbidea aurrera joan zen heinean, kolore lauetan zentratu zen;
planoak sinplifikatu egin zituen eta bere lanak lerroen eta kolorearen
oinarriaren gainean definitzeko interesa agertu zuen.

 

 

 

LIBURU BAT MATISSEREN KOLOREAREKIN.

 

“Matisse koloreari buruzko liburu batekin egiten dut amets”, esan zion
1940ko abuztuko egun batean Tériade argitaratzaileak Matisseri; handik urte
batzuetara, “Jazz” argitaratu zen. Margolariaren eta argitaratzailearen
arteko egoskorkeria handiari esker, oso artista-liburu alaia izan zen, nahiz
eta sortu zen garai historikoa (Bigarren Mundu Gerra) oso nahasia izan.
Emaitza ikusgarria izan zen: zirkuan, bidaietan eta ipuin herrikoietan
inspiratutako irudiak, gouachearekin margotuta, ebakita, eta edertasun
bikaineko osotasunean konbinatuta. Horretaz guztiaz gain, margolariaren
beraren kaligrafiarekin apaindutako testua ere badauka, bere bizitzari
buruzko oharrak dituena.

 

Henri Matisseren paper ebakiak, figuratiboak bere obra osoa legez baina
abstrakzio geometrikotik hurbilekoak, kolore-konbinazio finetan daude
oinarrituta.

 

1947an, Henri Matissek Jazz liburua ilustratu zuen ebakitako paperez
egindako collageekin, eta “marrazkiak artaziekin” izena eman zien. Bere
bizitzako azken urteetan, Venceko Arrosarioko kapera dekoratzeko lanean
zebilela, teknika hori erabili zuen obra handiagoak egiteko, hala nola,
Poissons chinois hauek. Matissek oso tonu finak lortu zituen paperezko
laminak guachearekin margotuz. Badirudi sail honek amaiera eman ziola bere
produkzio oparoa orientatu zuen kolorearen printzipio adierazkorren
bilaketari. Hain zuzen ere, bilaketa hori mende hasierako kontraste
indartsuen etapa iraultzailean hasi eta azkeneko paper ebakietara artekoa da
(eredugarriak dira, kolore-harmoniagatik eta oreka lasaiagatik).

 

 

 

Aurkeztutako lana New Yorkeko MOMArako argitaratutako edizio berezi bat da.
Tériadek Ediciones Ververentzat 1947ko irailaren 30ean argitaratutako 250
aleko jatorrizko edizioko 43. aletik ateratakoa da.

 

 

------------ próxima parte ------------
Se ha borrado un adjunto en formato HTML...
URL: http://list.ehu.es/pipermail/lgdinf-cultural/attachments/20071116/a2dfc04e/attachment-0001.htm 


Más información sobre la lista de distribución LGDINF-CULTURAL