Faktore anitzeko autentifikazioa (MFA) M365 lankidetza gunean
(UPV/EHU) Informazio eta Komunikazio Teknologien Gerenteordetza/ Vicegerencia de las Tecnologías de la Información y Comunicación (UPV/EHU)
ikasle.besteak en list.ehu.eus
Vie Oct 18 13:45:07 CEST 2024
Arratsalde on.
2024/10/23tik aurrera M365era sartzeko segurtasuna areagotzeko, faktore anitzeko autentifikazioa (MFA) gaituko da. Oraingoz, MFA bakarrik eskatuko da UPV/EHUtik kanpoko sareetara konektatutako ekipoetatik egiten diren konexioetan.
MFAk autentifikazio-metodo gehigarri bat behar du segurtasuna indartzeko eta sarbidea bidezkoa dela bermatzen saiatzeko. Horretarako, erabiltzaile bakoitzak erabilgarri daudenen artean komenigarrienak iruditzen zaizkion autentifikazio-metodoak erregistratu behar ditu (ikus mezuaren amaieran lotutako dokumentua). Hau aktibazio-data baino lehen egiten ez bada, MFA behar duen lehen sarbidean eskatuko da.
Hau dela eta, zuen erabiltzaile-konturako autentifikazio-metodoak adierazitako eguna baino lehen erregistratzeko gomendatzen dizuegu . Horretarako:
* Sartu www.office.com<http://www.office.com/> helbidean UPV/EHUko zuen kontuarekin.
* Aukeratu ‘Ikusi kontua’, goiko eskuineko izkinako erabiltzailearen ikonoaren gainean sakatuz.
* Hautatu ‘EGUNERATU INFORMAZIOA’ ‘Segurtasun-informazioa’ atalean (autentifikazio-metodo batzuk eskaintzen dira, Microsoft Authenticator, SMS edo hirugarrenen autentifikatzeko aplikazioak besteak beste)
Informazio osoa: M365ean MFA erabiltzeko gida<https://www.ehu.eus/eu/group/ikt-tic/m365-mfa>
Arazorik izanez gero, gorabehera bat ireki dezakezu telefonoz (945.014400) edo web bidez, UPV/EHUko EAZren<https://www.ehu.eus/cau> LAGUN<https://lagun.ehu.eus/> aplikazioaren bidez, eta adierazi ezin duzula M365 eskuratu, faktore anitzeko autentifikazioarekin arazoak dituzulako (MFA).
Agur bero bat.
------------ próxima parte ------------
Se ha borrado un adjunto en formato HTML...
URL: <http://list.ehu.eus/pipermail/ikasle.besteak/attachments/20241018/890867dc/attachment-0001.htm>
Más información sobre la lista de distribución Ikasle.besteak