[Egresadosletraslenguas] Berria Taldearen lan eskaintzak (Zuzentzaile-itzultzaile praktikaldia)

letrak.fak.ikasleentzako-berriak en ehu.eus letrak.fak.ikasleentzako-berriak en ehu.eus
Sab Ene 30 13:34:42 CET 2021


> De: "Letren Fakultateko Idazkaritza \\ Secretaria Facultad de Letras"
> <letrak.fak.ikasleen-idaz en ehu.eus>
> Fecha: 22 de enero de 2021, 15:58:43 CET
> Para: 'Practicas Facultad de Letras' <practicas.fac.letras en ehu.eus>
> Asunto: RV: Berria Taldearen lan eskaintzak (Zuzentzaile-itzultzaile
> praktikaldia)
>
> 
>
>
>
> Bost lanpostu eskaintzen ditu
>   Berria Taldeak
>
> BERRIA Taldeak bost lanpostu hauek bete behar ditu, aurrerantzean ere
> kalitatezko informazioa emateko eta esku artean dituen erronka eta
> proiektuei erantzuteko.
>
> Interesa baduzu (edo interesa izan dezakeen inor ezagutzen baduzu),
> bidali curriculuma otsailaren 1a baino lehen, erreferentzia zehaztuz,
> gizabaliabideak en berriataldea.eus helbidera.
>
> Erredakzioko idazkaria
> ERREF.: 21-ID | Lanpostua Andoainen
> BERRIA egunkariak erredakzioko idazkari eta lantaldearen administrari
> lanpostua bete behar du. Pertsona antolatu eta ekimendun bat bilatzen
> dugu, taldean lan egiten dakiena eta pertsonekin tratua edukitzeko
> erraztasuna duena.
>
> Ikusi xehetasunak
> Sustapenerako eta kanpo harremanetarako teknikaria
> ERREF.: 21-KH | Lanpostua Andoainen
> Pertsona hori BERRIAren kanpo harremanez arduratuko da, baita
> markaren presentziarako estrategiak eta ekintzak diseinatu eta
> gauzatzeaz ere. Marketin lantaldearen barruan lan egingo du, marketin
> plan estrategikoan jasotako helburuak lortzera bideratuta. Sormena,
> ekimena, eta harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna dituen
> pertsona baten bila gabiltza.
>
> Ikusi xehetasunak
> Web garatzailea
> ERREF.: 21-GA | Lanpostua Andoainen
> BERRIA egunkari multimediak behar dituen web garapeneko lanetan ariko
> da pertsona hori, garatzaile gisa, hainbat proiektu aurrera eramateko
> beharrezkoa den web produktuen diseinuaz eta exekuzioaz arduratuz,
> garatzaile taldearen barruan. Talde lanerako eta diziplinarteko
> lankidetzarako gaitasuna duen pertsona baten bila gabiltza.
>
> Ikusi xehetasunak
> Inprimaketa-aurreko langilea
> ERREF.: 2021-ZT | Lanpostua Andoainen
> BERRIA egunkariak inprimaketa-aurreko langile bat behar du:
> egunkariaren edizio prozesuaren itxiera teknikoaz arduratuko den
> pertsona baten bila gabiltza.
>
> Ikusi xehetasunak
> Zuzentzaile-itzultzaile praktikaldia
> ERREF.: ZU-IT_2021 | Lanpostua Andoainen
> Zuzenketan eta itzulpengintzan trebatzeko lanpostu bat eskaintzen du
> BERRIAk 2021. urterako.
>
> Ikusi xehetasunak
>
>
>
>
>
>
> Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, jakinarazi nahi dizugu
> zure datu pertsonalak Euskarazko Komunikazio Taldea SA enpresaren
> tratamendu-sistemetan sartuta daudela BERRIA Taldearen zerbitzuak
> emateko, zurekin harremanetan jartzeko, zure interesekoa izan
> daitekeen informazioa bidaltzeko eta enpresaren administrazio lanak
> aurrera eramateko. Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea,
> tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea
> eska dezakezu. Era berean, edonoiz egin dezakezu gai honi buruzko
> bestelako edozein eskari. Hala egin nahi izanez gero, idatzi helbide
> honetara: BERRIA Taldea, Martin Ugalde Kultur Parkea, Gudarien
> Etorbidea z/g, 20140 Andoain edo posta elektroniko honetara:
> datuenbabesa en berriataldea.eus. Zure datu pertsonalen tratamenduari
> buruzko informazio zehatzagoa eskuratu nahi baduzu, hemen egin
> dezakezu.
>
>
> Horrelako mezu gehiagorik jaso nahi ez baduzu, egin klik hemen
> TEXT
------------ próxima parte ------------
Se ha borrado un adjunto en formato HTML...
URL: <http://list.ehu.eus/pipermail/egresadosletraslenguas/attachments/20210130/689cf62a/attachment.html>


Más información sobre la lista de distribución Egresadosletraslenguas